Ots 08 23
Leire Ibarguren Petare. Miren Egigurenen puskak Azpeitian
Leire Ibarguren bertan dela Petare. Miren Egigurenen puskak izango dute mintzagai otsailaren 8an (asteazkena) 18:30ean Azpeitiko Emakumeen txokoan.
Ots 08 23
Leire Ibarguren bertan dela Petare. Miren Egigurenen puskak izango dute mintzagai otsailaren 8an (asteazkena) 18:30ean Azpeitiko Emakumeen txokoan.
Ots 07 23
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburuaz jardungo dute otsailaren 7an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.
Ots 07 23
Jose Luis Otamendiren Landura poema liburuari buruz arituko dira otsailaren 7an (asteartea) 19:00etan Donostiako liburutegi nagusian. Gidaria: Iñigo Aranbarri. Donostia kultura.

Ots 06 23
Amaiur Epher idazlearen lehen nobela Profeten iruzurra solasgai izango dute otsailaren 6an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ikasbide kultur elkartean. Gidaria: Edu Zabala.

Ots 06 23
Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa nobela hizpide hartuko dute otsailaren 6an (astelehena) 18:00etan Donostian, Okendo kultur etxean. Gidaria: Ane Mayoz.
Ots 04 23
Katixa Agirre Berriz zentauro nobelari buruz arituko da otsailaren 4an (larunbata) 12:00etan Aguraingo gaztetxean.

Ots 02 23
W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak, eta otsailaren 2an (osteguna) 19:30ean liburuari buruz arituko dira Gasteizko irakurle klubean. Gidaria: Iban Zaldua.
Ots 02 23
Eider Rodriguezekin Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira otsailaren 2an (ortzeguna) 19:00etan Lesakako liburutegian.

Ots 02 23
Arantxa Urretabizkaiarekin Azken etxea solasgai izango dute otsailaren 2an (osteguna) 19:00etan Hondarribiko kultur etxean.

Urt 31 23
Xabier Olarrak euskarari ekarritako James Joyceren Ulises nobelari buruz arituko dira berriz ere urtarrilaren 31an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Arga tabernan. Ulises irakurle taldea.

Urt 28 23
Urtero, bazkalosteko giroan nobela beltz berriak aurkeztu ohi dira (H)ilbeltzan, eta aurten urtarrilaren 28an (larunbata) bazkalostean Jon Alonso Amaiur bat urtero aurkezten arituko da, Mikel Alvarezek Euskalia ekarriko du Erratzura eta Gaizka Ugaldek Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzulpena aurkeztuko du. (H)ilbeltza.

Urt 28 23
Garazi Arrula eta Garazi Ugalde Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak mahai-inguruan solasean arituko dira Amaia Apalauzaren esanetara ilbeltzaren 28an (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. (H)ilbeltza.

Urt 27 23
Begirada disidenteak euskal poesian Lizar Begoña eta Elena Olavek hizpide hartuko dute urtarrilaren 27an (ostiralean) 19:00etan Iruñeko Laban. Gidaria: Ibon Egaña. Kalakak.

Urt 27 23
Literatur emanaldi musikatua egingo dute Joseba Sarrionandia eta Jimu Iturralde idazleek Iñan Sastre musikaria eta Ane Etxegoien abeslariarekin urtarrilaren 27an (ostirala) 19:00etan Tolosasko Topic aretoan. Galtzaundi.

Urt 26 23
Maddi Ane Txoperenarekinn Ez erran inori nobelari buruz berbetan egongo dira urtarrilaren 26an (osteguna) 19:00etan Uribe kostako irakurzaleen txokoan, Villamonte kultur etxean.