Mar 15 23
Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Gasteizen
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo da martxoaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Aldabe gizarte etxean. Gidaria: Patxi Zubizarreta.

Mar 15 23
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo da martxoaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Aldabe gizarte etxean. Gidaria: Patxi Zubizarreta.

Mar 15 23
Assata Shakuren Autobiografia bat liburuari buruz arituko da Joseba Sarrionandia hitzaurrearen egilea martxoaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Mar 15 23
Maribel Aiertzak Ezer ez da dirudiena liburuaz arituko da martxoaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Berriatuko liburutegian.
Mar 15 23
Itxaro Bordaren Euri zitalari esker liburuari buruz solasean arituko dira martxoaren 15an (asteazkena) 18:00etan Iruñean, Emakumeen etxean. Ipes Nafarroak antolatutako euskal emakume idazleen zikloan. Gidaria: Ines Castiella.


Mar 14 23
Uxue Alberdi, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal idazle eta bertsolariak Kristalezko begi bat nobelaren inguruan testuak irakurtzen eta kantuan arituko dira martxoaren 14an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra forum.

Mar 14 23
Henry David Thoreau Walden liburuari buruz arituko dira elekatzen martxoaren 14an (asteartea) 18:00 Erronkari Ibarreko etxean.
Mar 11 23
Joseba Sarrionandia bertan dela Munduari bira eman zion ontzia hartuko dute mintzagai martxoaren 11an (neskenegûna) 16:30ean Mauleko Hebentikenean. Xiberoko irakurle taldea.

Mar 11 23
Gabriel Aresti gogoan izango dute martxoaren 11an (larunbata) Bilboko Loraldian. Goizeko 10:30ean Karmelo Landak gidatuta Ibaizabal itsasadarrean ibilbidea itsasuntzian Arestiren poesiako tokiak bisitatuz; bazkari ikuskizun berezia Kafe Antzokian –Sonia Gonzalez, Mikel Martinez, Miren Amuriza, Aire ahizpak…- eta iluntzean Otxarkoagako Ugarte plazan Biola bat ala mailu bat proiekzio merezia auzoko eraikinetan. Bilbon dabil Gabriel Aresti.

Mar 10 23
Iñigo Martinez filosofoak Pantailen garaipena aurkeztuko du martxoaren 10ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Mar 09 23
Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala hartuko dute berbagai martxoaren 9an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.
Mar 08 23
Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuari buruz arituko dira martxoaren 8an (asteazkena) 17:30ean Elorrioko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.
Mar 07 23
Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuari buruz arituko dira martxoaren 7an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza
Mar 07 23
Xabier Olarrak euskarari ekarritako James Joyceren Ulises nobelari buruz arituko dira berriz ere martxoaren 7an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Campana tabernan. Ulises irakurle taldea.

Mar 07 23
Arrate Egañarekin Izarren distira liburuari buruz arituko dira martxoaren 7an (asteartea) 19:00etan Donostiako udal liburutegian.Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Mar 07 23
Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion ontzia hartuko du berbagai martxoaren 7an (asteartea) goizeko 10:00ean Santutxuko AEK euskaltegian. Darabilbo.
