Mar
30
23
Uxue Apaolaza, Irene Pujadas eta Beñat Sarasola Kontaidazu ipuin bat mahainguruan eta solasaldian arituko dira martxoaren 30ean (osteguna) 17:30ean Bilboko Alhondegian. Gutun Zuria. (Ekitaldia euskaraz eta katalanez izango da).

Mar
30
23
Aritz Pardina Herrerok Ibai Ahoak saiakera liburu berria aurkeztuko du martxoaren 30ean (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Balea Zuria.

Mar
29
23
Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia nobela aztergai, martxoaren 29an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Urretxindorra ikastolako XXI. kafe tertulian.
Mar
29
23
Iban Zaldua eta Miren Narbaiza idazketa eta soinuaz arituko dira martxoaren 29an (asteazkena) 17:30ean Bilboko Alhondegian. Gutun Zuria.

Mar
29
23
Asel Luzarragaren Lurrean haziak nobela berria aurkeztuko dute martxoaren 29an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Mar
28
23
Kirmen Uriberen Mussche nobelari buruz arituko dira martxoaren 28an (asteartea) 19:00 Ezkarozen. Zaraitzuko irakurle taldea.

Mar
27
23
Aintzane Usandizagak Zomorrotu nobela aurkeztuko du martxoaren 27an (astelehena) 11:00etan Donostiako Elkar Fermin Kalbeton liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Mar
24
23
Annie Ernauxen Emakume bat liburua mintzagai izanen dute martxoaren 24an (ortzirala) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.
Mar
24
23
Castillo Suarez eta Alaska poema liburua, Beatriz Chivite Zeozer gaizkia doa liburuko poemekin eta Angel Errok Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak irakurriz ospatuko Poesiaren nazioarteko eguna martxoaren 24an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Condestable jauregian.

Mar
24
23
Jon Alonso idazlearen Amaiur bat urtero landuko dute martxoaren 24an (ostirala) 19:00etan Eako Eskolondo herri etxean.

Mar
24
23
W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak, eta martxoaren 24an (ostirala) 19:00etan liburuari buruz arituko dira Iruñean, Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Mar
24
23
Miren Agur Meabe idazleak eta Dana Moya musikariak Begiak zerumugan errezitaldi musikatua egingo dute martxoaren 24an (ostirala) 19:00etan Iurretako bibliotekan.
.
Mar
24
23
Itxaro Bordarekin solasean arituko dira martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Ortzaizeko Menta liburudendan.
Mar
23
23
Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna liburuari buruz hitz egingo dute martxoaren 23an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Mar
23
23
Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute martxoaren 23an (osteguna) 18:00ean Berrizko Gaztelekuan. Azeri gorriak.
