Aza 20 25

Hedoi Etxarte Izen baten promesa

Hedoi Etxartek Izen baten promesa bere lehen nobela aurkeztuko du azaroaren 20an (osteguna) 12:00etan, Donostiako liburutegian, San Jeronimo kaleko sotoan. Argitaletxea: Susa.

izenbatenpromesa

Aza 19 25

Karmele Jaio Harrizko bihotza

Karmele Jaiok Harrizko bihotza aurkeztuko du azaroaren 19an (asteazkena) 10:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Aza 18 25

Castillo Suarez eta Sara Sozaya Elurra Iruñean

Castillo Suarez idazleak eta Sara Sozaya musikariak Elurra ikuskizuna aurkeztuko dute azaroaren 18an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Kondestable aretoan.
elurraAteneoa

Aza 17 25

Yoko Ogawa Haurdunaldi oharrak

Yoko Ogawak idatzitako Haurdunaldi oharrak euskarara ekarri du Iker Alvarez itzultzaileak eta azaroaren 17an (astelehena) 10:30ean aurkeztuko da Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.

Aza 13 25

Antxiñe Mendizabal Katona Iruñean

Antxiñe Mendizabalek Katona aurkeztuko du azaroaren 13an (osteguna) Iruñeko Katakrak liburudendan.

Aza 13 25

Aingeru Epaltza Mendi-joak Berriozarren

Aingeru Epaltzaren Mendi-joak ipuin liburua solasgai izanen dute azaroaren 13an, ortzegunarekin 19:00etan Berriozarko liburutegian.

Aza 13 25

Miren Amuriza Pleibak Aretxabaletan

Miren Amurizarekin Pleibak liburuari buruz arituko dira azaroaren 13an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.
pleibak

Aza 13 25

Mariarosa Dalla Costa eta Selma Jamesen Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza

Mariarosa Dalla Costa eta Selma Jamesen Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza aurkeztuko dute Aiora Enparantza itzultzailearekin azaroaren 13an (osteguna) Donostiako Liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.

Aza 12 25

Adania Shibli Detaile xume bat Durangon

Adania Shibliren Detaile xume bat liburuaren gainean berba egingo dute  azaroaren 12an (asteazkena) 19:00etan Durangoko liburutegiko irakurle taldean.

Aza 12 25

Juliana Leveille-Trudel Nirliit Elorrion

Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira azaroaren 12an (asteazkean) 18:00ean Elorrioko liburutegian.

Aza 11 25

Bernardo Atxaga Enarak Iruñean

Bernardo Atxagak Enarak aurkeztuko du azaroaren 11an (asteartea) 19:00etan  Iruñeko Katakrak liburu-dendan.

Aza 11 25

Joxean Agirre Gizon barregarriak Abadiñon

Joxean Agirreren Gizon barregarriak nobela berbagai hartuko dute azaroaren 11an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Mediatekan.

Aza 08 25

Danele Sarriugarte beste zerbait Iruñean

Danele Sarriugartek beste zerbait aurkeztuko du azaroaren 24an (astelehena) Hedoi Etxarterekin Iruñeko Katakrak liburudendan. Argitaletxea. Consonni.

Aza 06 25

Beatriz Fernández Ariadnaren haria Iruñeako Laban

Beatriz Fernández idazle eta hizkuntzalariak Ariadnaren haria Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan saiakera aurkeztuko du azaroaren 6an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Laban. Xoka jite disidenteak.
Ariadnaren haria - azala - Beatriz Fernández

xoka

Aza 03 25

Delphine de Vigan Esker onak

Delphine de Vigan idazlearen Esker onak euskarara ekarri Aiora Jaka itzultzaileak eta azaroaren 3an (astelehena) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
eskeronak

Agenda

Efemerideak

Kritikak