Ira 07 23

Patxi Zubizarreta Sakonean, itsasoa ikusten da

Patxi Zubizarretak Sakonean, itsasoa ikusten da  nobela aurkeztuko du irailaren 7an (osteguna) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Aurkezlea: Joserra Senperena. Argitaletxea: Txalaparta.

sakonean-itsasoa-ikusten-da

Ira 07 23

Xabier Mendiguren Oso latza izan da

Xabier Mendigurenek Oso latza izan da aurkeztuko du irailaren 7an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

latza

Abu 18 23

Garazi Arrula Lurraz beste Ean

 

Garazi Arrula idazlearekin Lurraz beste liburuaren aurkezpen-solasaldia egingo dute abuztuaren 18an (barikuan) 19:30ean Eako eskolondon.

Lurraz-beste

Uzt 06 23

Uxue Apaolaza Bihurguneko nasa Gasteizen

Uxue Apaolazaren  Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira solasean uztailaren 6an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Eka 30 23

Danele Sarriugarte Erraiak Ibarrangelun

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelari buruz jardungo dute ekainaren 30ean (barikua) 19:00etan Ibarrangeluko kultur etxean.

danele

Eka 27 23

Yukio Mishimak Maskara baten aitortza

Yukio Mishimak idatzitako Maskara baten aitortza euskaratu du Iker Alvarezek eta ekainaren 27an (asteartea) 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako Udaletxe zaharreko liburutegian. Argitaletxea: Igela.

Eka 26 23

Pako Aristi eta Joseba Sarrionandia Irunberri, 1990 Arroilaren negarra Gasteizen

Pako Aristik eta Joseba Sarrionandiak Irunberri 1990, Arroilaren negarra lana aurkeztuko dute ekainaren 26ean (astelehena) 19:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian.
arroila_gasteiz

Eka 21 23

Amets Arzallus Miñan Aulestin

Amets Arzallusek  Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz arituko dira Ametsekin berbetan ekainaren 21ean (asteazkena) 19:30ean Aulestiko udal aretoan.

miñan_aulesti
Miñan-azala (2)

Eka 20 23

Hildako haurra eta Ura jaten Ganbila bilduman

Gotzon Barandiaranek idatzitako Hildako haurra eta Maddi Goikoetxea Juanenaren Ura jaten antzerki lanak aurkeztuko ditu Ganbila bildumak ekainaren 20an (asteartea) 12:00etan Donostiako Liburutegi Nagusi zaharrean.
ganb20 ganb21

Eka 16 23

Gaito Gazdanov Alexander Wolfen mamua Ean

Gaito Gazdanov errusiarraren Alexander Wolfen mamua ekarri du euskarara Josu Zabaletak eta ekainaren 16an (ostirala) 19:30ean hizpide hartuko dute Ean, Eskolondon.
Azala - Gazdanov

Eka 16 23

Bloomsday Iruñean eta Dublinen

James Joyce idazleak Ulises argitaratu zuen, eta Bloomsday ospatzen dutenez urtero ekainaren 16an Dublinen, aurten ere Iruñean ospakizun berezi bat antolatzen ari dira James Joyceren lagunak hiri buruzagirako.

bloomsday2023

Eka 15 23

Harkaitz Cano Pozaren erdia Zarauzko Garoa liburudendan

Harkaitz Cano idazlea Pozaren erdia poema liburukoak errezitatzen arituko da ekainaren 15ean (osteguna)  19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Pozaren erdia - H Cano - azala

Eka 15 23

Jon Urzelai Su festak Bergaran

Jon Urzelai Urbieta k Su festak hartuko du hizpide ekainaren 15ean (osteguna) 18:30ean Bergarako gaztetxeko Angiolillo liburutegian.

sufestaurretxu

Eka 15 23

Jon Arretxe Lyrica garaia Madrilgo euskal etxean

Jon Arretxeren Lyrica garaia aukeratu dute solaserako ekainaren 15ean (osteguna) 18:00etan Madrileko Euskal etxean.

 

 

Eka 14 23

Oihane Amantegi Cayo hueso Zornotzan

Oihane Amantegik Cayo hueso bere liburu berria aurkeztuko du ekainaren 14an (asteazkena) 19:30ean Zornotzako Besuen. Gidaria: Amaia Astobiza.

cayo-hueso-txalaparta-eus

Agenda

Efemerideak

Kritikak