Urr
10
23
Eider Rodriguezek idatzitako Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira urriaren 10ean (asteartea) 17:00etan Erronkaribarko irakurle taldean. Gidaria: Josu Jimenez Maia.

Urr
09
23
Goiatz Labandibarrek Bekatua liburu berria aurkeztuko du urriaren 9an (astelehena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Urr
08
23
Frankenstein agurgarria errezitaldi mutantearen emanaldia egingo dute Ana Galarraga eta Pettik urriaren 8an (igandea) 12:30ean Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxean. Loraldia plazarik plaza.

Urr
05
23
Josu Goikoetxea, Maddi Ane Txoperena eta Alaia Martin, Danele Sarriugarterekin arituko dira solasean Bertsolaritzatik literatura idatzira mahainguruan, urriaren 5ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gasteizko irakurle kluba.

Urr
05
23
Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 5ean (osteguna) 18:00etan Arrasateko Kulturaten. Kooltur ostegunak.

Urr
05
23
Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu zuen Amaia Astobizak eta solasaldia egingo dute urriaren 5ean (osteguna) 18:30ean Zumaiako Emakumeen etxean.
Urr
05
23
bell hooks idazlearen Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa saiakera euskarara ekarri du Amaia Apalauzak eta urriaren 5ean (osteguna) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
Urr
04
23
Mikel Alvarez Sarriegik Euskalia aurkeztuko du urriaren 4an (asteazkena) 19:00etan Arrasateko Irati tabernan. Arotz letrak.


Urr
01
23
Leire Milikua Larramendik Alazne Intxauspe Elola, Bejondeizula eta Leire Ayala Mazorriagarekin Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera berbagai hartu eta solasaldia egingo du urriaren 1ean (igandea) 11:30ean Abadiñon. Ondarea bizirik.

Ira
30
23
Beatriz Chivite, Itziar Ugarte, Jokin Erkoreka, Libe Goitia eta Martin Bidaur poemak errezitatzen arituko dira irailaren 30ean (larunbata) 18:00etan Lekeitioko bost leku esanguratsuetan. Irailekoak.
Ira
30
23
Aritz Gorrotxategi, Nerea Arrien eta Eric Dicharryk, Inun musikariak lagunduta, poesia errezitaldia eskainiko dute irailaren 30ean (larunbata) 13:00etan Lekeitioko Jan Juan Talakon. Irailekoak.
Ira
30
23
Iratxe Retolazak Perimetro poetikoak XXI. mendean: neurtezinaren zirrimarrak hitzaldia eskainiko du irailaren 30ean (larunbata) 11:00etan Lekeitioko Sociedad Recreativa elkartean. Irailekoak.
Ira
29
23
Anari Alberdi ren Gari eta goroldiozko liburua izango dute solasgai da irailaren 29an (ostirala) 18:00etan Ordiziako Barrena Jauregian. Gidaria: Irati Goikoetxea

Ira
28
23
Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute mintzagai irailaren 28an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Ira
28
23
Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina mintzagai hartuko dute irailaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko Sanz enea liburutegiko irakurle taldean.
