Aza 02 23

Txema Larrea gogoan hartuko dute Bilboko Biran

Txema Larrea gogoan izateko ekitaldia egingo dute azaroaren 2an (osteguna) 20:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Xabier Xubelet eta Xamanat kantuan.

txemalarrea

 

Aza 02 23

Pako Aristi Irunberri, 1990 Arroilaren negarra Iruñean

Pako Aristirekin  Irunberri 1990, Arroilaren negarra lanari buruz solaslean arituko diraa azaroaren 2an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko elkartean.

 

Aza 02 23

Leire Milikua Lur gainean, itzal azpian Larrabetzun

Leire Milikua Larramendirekinn  Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakerari buruzko berbaldia azaroaren 2an (osteguna ) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

lisipee

Urr 31 23

Miren Billelabeitia Norberak maite duena Gatikan

Miren Billelabeitiak Norberak maite duena saiakera aurkeztuko du urriaren 31n(asteartea) 19:00etan Gatikako liburutegian.

Urr 31 23

Nerea Ibarzabal Bar Gloria Ondarroan

Nerea Ibarzabal Salegirekin Bar Gloria nobela berriari buruz arituko dira urriaren 31an (asteartea) 17:00etan Ondarroako kofradia zaharrean. Liburuen amuak.

Bar Gloria

Urr 30 23

Juan Luis Zabala Dimisioa

Juan Luis Zabalak Dimisioa liburu berria aurkeztuko du urriaren 30ean (astelehena) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazakok liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Dimisioa - JL Zabala - azala

Urr 28 23

Oihane Amantegi eta Julen Apella Mañariko Harrobian

Oihane Amantegik Cayo Hueso eta Julen Apellak Postal bat desertuan liburuak aurkeztuko dituzte urriaren 28an (larunbata) 12:00etan Mañariko Harrobia arte espazioan. Aurkezlea: Joseba Sarrionandia.
mañaria

Urr 28 23

Xan Idiart Nostalgia ez da salgai Miarritzen

Xan Idiart Nostalgia ez da salgai ipuin bildumari buruz solasean arituko da urriaren 28an (larunbata) 10:30ean Miarritzeko Mediatekan.

Nostalgia-ez-da-salgai

Urr 28 23

Booktegi literatur jaialdia Usurbilen

Booktegi sareko liburutegiak, urteroko literatur jaialdia ospatuko du urriaren 28an (larunbata) egun osoan, Usurbileko liburutegian.

unnamed-1

Urr 27 23

Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde Ondarroan

Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde idazleak, literatur saio musikatuan arituko dira Ane Etxegoien eta Iñar Sastre musikariekin urriaren 27an (ostirala) 19:00etan Ondarroako kofradia zaharrean. Literatur Amuak.

 

Urr 27 23

Irati Jimenez Begiak zabalduko zaizkizue Ordizian

Irati Jimenez idazlearen Begiak zabalduko zaizkizue saiakera landuko dute urriaren 27an (ostirala) 18:00etan Ordiziako Barrena Jauregian. Gidaria: Ekaitz Goikoetxea.

Urr 27 23

Oihane Zuberoa Garmendia Bi aldiz iraun

Oihane Zuberoa Garmendiak Bi aldiz iraun poema liburu berria aurkeztuko du urriaren 27an (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko dukearen aretoan. Argitaletxea: Balea zuria.

Urr 26 23

Leslie Feinberg Mari-mutil handi baten bluesa Getxon

Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa izango dute hizketagai Fermin Zabaltza itzultzailearekin  urriaren 26an (osteguna) 19:30ean Uribekostako irakurzaleen txokoan.

fermin-zabaltza_ekitaldia

Urr 26 23

Lander Garro Faith Gasteizko irakurle klubean

Lander Garro idazlearen Faith nobelari buruz arituko dira urriaren 26an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.

gasteizko2324

Urr 26 23

Euskal zinema eta literaturaz Bilboko Biran

Euskal zinema eta literatura gaitzat hartuta Asier Altuna, Txani Rodriguez eta David Perez Sañudo, Katixa Agirreren esanetara arituko dira urriaren 26an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean. Zinebi.

Agenda

Efemerideak

Kritikak