Aza 24 23
Nerea Balda Azpimarrak Ordizian
Nerea Baldaren Azpimarrak liburuari buruz hitz egingo dute azaroaren 24an (ostirala) 18:00etan Ordiziako irakurle taldean. Gidaria: Ekaitz Goikoetxea.
Aza 24 23
Nerea Baldaren Azpimarrak liburuari buruz hitz egingo dute azaroaren 24an (ostirala) 18:00etan Ordiziako irakurle taldean. Gidaria: Ekaitz Goikoetxea.
Aza 24 23
Herman Melvillek idatzitako Moby Dick nobela euskarara ekarri du Juan Garziak eta azaroaren 24an (ostirala) 12:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea zuria.

Aza 24 23
Bernardo Atxagak Bi anai liburuaren edizio berritua aurkeztuko du azaroaren 24an (ostirala) 9:30ean Donostiako Gastronomika elkartean. Argitaletxea: Erein.

Aza 23 23
Ludmila Ulitskaia idazlearen Soniexka hartuko dute mintzagai azaroaren 23an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.
Aza 23 23
Iratxe Ormatza idazlearekin Printzak begietan ipuin liburuaz berba egiteko elkartuko dira azaroaren 23an (osteguna) 19:30ean Getxon, Algortako Villamonte kultur etxean.
Aza 23 23
Nerea Baldaren Azpimarrak liburuari buruz hitz egingo du Uxue Razquin lagun duela azaroaren 23an (osteguna) 19:00etan Donostian, Elkar liburudendan. Literaktum.
Aza 23 23
Aurora Luque eta Maite Lopez de las Heras –Safo poetaren euskaratzaileak- hitzaldi errezitaldia egingo dute azaroaren 23an (osteguna) 19:00etan Lezoko kultur aretoan.
Aza 23 23
Maialen Berasategi Catalán idazlea Eskuan beti zerbait poesia liburuari buruz aritukoda du azaroaren 23an (osteguna) 18:30ean Zarauzko irakurle taldean.
Aza 23 23
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat izango dute mintzagai azaroaren 23an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Aza 23 23
Stefan Zweigen Gizadiaren oren gorenak liburuaren aurkezpena egingo dute Edorta Matauko itzultzailea eta Nerea Ibarzabal hitzatzearen egileak azaroaren 23an (osteguna) 11:30ean Donostiako liburutegi nagusiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Katakrak.

Aza 23 23
Xabier Montoiak Hiriak eta urteak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 23an (osteguna) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Pamiela.

Aza 23 23
Rafia Zakaria pentsalariaren Feminismo zuriaren aurka saiakera euskaratu dut Amaia Apalauzak eta azaroaren 23an (osteguna) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Jakin – Elkar (Eskafandra).

Aza 22 23
Jon Alonso Carvalho Euskadin nobela aurkeztu berriari buruz arituko da azaroaren 22an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Aza 22 23
Jon Gurrutxaga idazle eta musikariak Rory Gallagher kemena eta leialtasuna liburua aurkeztuko du azaroaren 22an (asteazkena) 19:30ean Soraluzeko herriko antzokian.

Aza 22 23
Aurelio Aguirre, Rosalia de Castro, Antton Kazabon eta Lander Zurutuzaren poemak entzungo dira Antton Kazabon eta Xose Estevezen ahotik azaroaren 22an (asteazkena) 19:00etan Lezoko Gezala auditoriumean.