Aza 24 22

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Arrasaten

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko azaroaren 24an (osteguna) 18:30ean Arrasateko liburutegian. Gidaria: Alex Gurrutxaga.

Aza 24 22

Txilikuren Zeruak eta infernuak Zarautzen

Jesus Mari Olaizola Txilikuren Zeruak eta infernuak liburuaz jardungo dute azaroaren 24an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Aza 24 22

Gaël Faye Ene herri txikia Eskoriatzan

 

Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute azaroaren 24an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean.

Aza 24 22

R.W. Connell Maskulinitateak

R.W. Connell idazlearen Maskulinitateak euskaratu du Ane Garcia Lopezek eta azaroaren 24an (osteguna) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.

Aza 23 22

Antxiñe Mendizabal eta Alberto Barandiaran Memoria historikoari buruz Laban

Antxiñe Mendizabal eta Alberto Barandiaran Gu, 1936ko garaileok gairi buruz arituko dira azaroaren 23an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laban. Kalakak, Labako literatura solasaldietan.

labakada

Aza 23 22

Amets Arzallus Miñan Berrizen

Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz hizketan jardungo da azaroaren 23an (osteguna) 19:00etan Berrizko kultur etxean.
miñanberriz

Aza 23 22

Uxue Alberdi Dendaostekoak Agoitzen

Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz arituko dira azaroaren 23an (asteazkena) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.
Dendaostekoak-azala

Aza 23 22

Elena Olave Keinura itzuli

Elena Olavek Keinura itzuli poema liburua aurkeztuko du azaroaren 23an (asteazkena) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa.

Keinura itzuli - Elena Olave

Aza 22 22

Clara Zetkin Faxismoaren aurka borrokan Iruñeko Karrikirin

Clara Zetkin-en Faxismoaren aurka borrokan saiakera aurkeztuko dute azaroaren 22an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburu-dendan.

 

Aza 21 22

Miren Gorrotxategi eta Joanes Urkixo 33 ezkil nobelari buruz solasean Donostian

Miren Gorrotxategi idazleak eta Joanes Urkixo gidoigileak 33 ezkil hizketagai izango dute azaroaren 21ean (astelehena) 19:00etan Donostiako udal liburutegiko San Jeronimoko aretoan. Donostia kultura.

Aza 21 22

Kirmen Uribe Izurdeen aurreko bizitza Donostian

Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean arituko dira azaroaren 21ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Aza 21 22

Iñaki Cid Larrea Behin batean Loiolan eta Karmele Mitxelena Haragizko mamuak

Iñaki Cid Larrearen Behin batean Loiolan eta Karmele Mitxelenak idatzitako Haragizko mamuak aurkeztuko dituzte azaroaren 21ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Tabakaleran, Kutxa kultur gunean. Argitaletxea: Elkar.

Aza 19 22

Berbak sare errezitaldia Bilbon

Maddi Zabalo, Izaro Bilbao, Nora Garmendia, Dafne Gonzalez, Leire Ugadi, Amaia Barrena eta Libe Goitia Artetxe Leire Vargasek gidatuta Berbak sare poesia errezitaldia egingo dute azaroaren 19an (larunbata) 17:00etan Bilboko Euskalduna jauregian. BEST.

Aza 19 22

Laura Mintegi, Alaine Agirre eta Lizar Begoña Erreferenteak literaturan Bilbon

Laura Mintegi, Alaine Agirre eta Lizar Begoña  Erreferenteak literaturan gaiaren bueltan berbetan arituko dira Leire Palacios gidari dutela  Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketan azaroaren 19an (larunbata) 12:30ean Bilboko Euskalduna jauregian. BEST.

Aza 18 22

Mireia Callafell, Miren Agur Meabe, Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martínez de Marigorta itzultzearen garrantziaz Donostian

Itzultzearen garrantziaz eta autore eta itzultzaileen arteko harremanez hausnartuko dute Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martinez de Marigorta itzultzaileek eta Mireia Callafell eta Miren Agur Meabe idazleek, Aiora Jaka gidari dutela azaroaren 18an (ostirala) 19:00etan Donostiako Okendo kultur etxean. Literaktum.

Agenda

Efemerideak

Kritikak