Urt
20
24
BTZ irakur kluba hilabetero biltzen da Miarritzeko mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Urtarrilaren 20an (larunbata) 14:30ean bilduko dira Miarritzeko mediatekan.
Urt
19
24
Mary Shelleyren Frankenstein hizketagai izango dute urtarrilaren 19an (ortzirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.
Urt
18
24
Castillo Suarez idazleak Alaska aurkeztuko du urtarrilaren 18an (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean. Plazara goaz.
Urt
18
24
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz berbetan arituko da urtarrilaren 18an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urt
18
24
Katixa Agirreren Berriz zentauro nobela hizpide hartuko dute urtarrilaren 18an (osteguna) 18:30ean Bergarako gaztetxean, Kartzelako Irakurketa Taldean.

Urt
18
24
Mari Jose Olaziregik “Emazteen fabore”, edo euskal literatura feminista gaur hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 18an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal Museoan.
Urt
17
24
Alfonsina Storniren poemen antologia irakurtzen arituko dira urtarrilaren 17an (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko Dinamoan.

Urt
17
24
Goiatz Labandibarren Bekatua liburuaz arituko dira urtarrilaren 17an (asteazkena) 19:00etan Deustuko Mûllerren.

Urt
17
24
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobelari buruz arituko dira urtarrilaren 17an (asteazkena) 18:00etan Asteasuko liburutegian.

Urt
17
24
Nerea Loiola idazlearekin bi solasaldi egingo dituzte urtarrilaren 17an (asteazkena) goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 16:30ean Bilboko Kafe Antzokian.
Urt
16
24
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz hizketan arituko da urtarrilaren 16an (asteartea) 19:30ean Astigarragako irakurle taldearekin, Erribera kulturgunean.

Urt
15
24
Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea solasgai izango dute urtarrilaren 15ean (astelehena) 17:00etan Donostian, Lugaritz kultur etxean. Gidaria: Aritz Gorrotxategi.
Urt
13
24
Karmelo Landarekin Bilbon dabil Gabriel Aresti izango dute mintzagai urtarrilaren 13an (neskeneguna) 17:00etan Maulen, Matalaz karrikako Hebentikenean.

Urt
11
24
Mari Luz Esteban idazleak Haragizko erreformak poema liburua aurkeztuko du Laura Mintegirekin urtarrilaren 11an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Liburutopia liburudendako Kuttunak irakurle txokoan.

Urt
10
24
Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa izango dute hizpide urtarrilaren 10ean (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.