Aza 23 06
Zerk egiten du on liburu bat?
Ibon Egaña eta Iratxe Retolaza Berriako literatur kritikariek Zerk egiten du on liburu bat? galdera erantzuten izango dira azaroaren 23an (osteguna) 20:00etan Deustuko Bidarte etxean. Azaro liburu aro.
Aza 23 06
Ibon Egaña eta Iratxe Retolaza Berriako literatur kritikariek Zerk egiten du on liburu bat? galdera erantzuten izango dira azaroaren 23an (osteguna) 20:00etan Deustuko Bidarte etxean. Azaro liburu aro.
Aza 23 06
Mario Onaindia hizpide izango dute azaroaren 23an (osteguna) 19:30etan, Bilboko Plaza Berrian Euskaltzaindiak duen egoitzan. ?Onaindiak euskaraz idatzitako lanen berrargitarapenak ere aurkeztuko dituzte bertan. Hizlariak: Esozi Leturiondo, Manu Gojenola eta Jose Luis Lizundia. Antolatzailea: Bilbo Zaharra Forum.
Aza 23 06
Dabid Anautek Txokotik zabalera liburua aurkeztuko du azaroaren 23an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 22 06
Mikelazulokoek Erloju lehorrak emanaldia egingo dute azaroaren 22an (asteazkena) 19:15etan Gasteizko Unibertsitate pabilioian.
Aza 22 06
Joxan Oizek Beñat Dardo nobela berria aurkeztuko du azaroaren 22an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan (Fermin Calbeton kalea). Argitaldaria: Susa.
Aza 20 06
Josi Basterretxearen Marearen erraietan nobela eta Gerardo Markuletaren Ezjakintasunak poesia liburua aurkeztuko dituzte azaroaren 20an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 17 06
Arantxa Iturbek Kontu jaten aurkeztuko du azaroaren 17an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 17 06
Xabier Montoiaren Euskal Hiria sutan ipuin liburua aurkeztuko du Elkar
argitaletxeak azaroaren 17an (ostirala) 11:00etan Donostiako Bilintx
liburudendan. Aurkezlea: Ibon Egaña.
Aza 15 06
Aritz Gorrotxategik Kearen truke liburuari buruz egingo du berba azaroaren 15ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte auzo-etxean. Irakurlearen Txokoa, Berbaizu.
Aza 14 06
Jokin Urainen Errotarria kronika liburua aurkeztuko du Susa argitaletxeak azaroaren 14an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.
Aza 10 06
Alberto Ladronen Arotzaren eskuak eleberria mintzagai izanen dute azaroaren 10ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikoren egoitzan. Irakurriz libertitzen gara.
Aza 08 06
Paul Austerren Brooklyngo erokeriak izango dute hizpide azaroaren 8an (asteazkena) 20:00etan Durangoko liburutegian. Liburuaren euskaratzailea izan den Oskar Arana bertan izango da.
Urr 31 06
Barojaren Donostia liburua aurkeztuko du Inazio Mujika Iraolak urriaren 31n (asteartea) 19:30etan Donostiako udaletxean. Barojaren testuen hautaketa Mujika Iraolak egina da eta itzulpena Koro Navarrok. Argitaldaria:
Urr 30 06
Ixiar Rozasen Negutegia liburua hizketagai izango dute urriaren 30ean (astelehena) 19:30etan Donostiako Udal Liburutegiaren Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean). Gidaria: Harkaitz Cano.
Urr 27 06
Harkaitz Canoren Neguko zirkua liburuko “Batere valsik gabe amaituko da narrazio hau ere” ipuina galegora, frantsesera eta ingelesera itzultzen jardungo dute aste honetan Isaac Xubin, Kattalin Totorika eta Kristin Addis itzultzaileek Canorekin elkarlanean, Irungo Ficoba Erakustazokan. Urriaren 27an (ostirala) 19:00etan, jendaurrean, esperientzia honi buruzko mahai-ingurua izango da, eta baita ere narrazioaren pasarte batzuen irakurraldia. Antolatzailea: EIZIE.