Urt
31
24
Ernesto Prat Urzainkik Mendeku eskubidea nobela beltza aurkeztuko urtarrilaren 31n (asteazkena) 10:30ean Donostiako Elkar liburudendan.
Urt
30
24
Itziar Ugarteren Gu gabe ere poema liburuari buruz artikuko dira urtarrilaren 30ean (asteartea) 19:00etan Nafar Ateneoaren egoitzan, Iruñean.

Urt
29
24
Nina Almberg idazlearen Azken amazona euskaratu du Josu Zabaletak eta urtarrilaren 29an (astelehena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostian. Argitaletxea: Erein.
Urt
26
24
Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 26an (ostirala) 19:15ean Gaubeako Uribarriko liburutegian.

Urt
25
24
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo da urtarrilaren 25an (osteguna) 19:30ean Bilboko Uribe Kostako irakurzale txokoan.

Urt
25
24
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobelari buruz arituko dira urtarrilaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Urt
25
24
Jon Alonso eta Irati Jimenez Carvalho Euskadin nobela berriari buruz arituko dira solasean urtarrilaren 25ean (ortzeguna) 19:00etan Berroetako Gure ametsa elkartean. (H)ilbeltza.


Urt
25
24
Uxue Alberdi, Patxi Zubizarreta, Iban Zaldua, Katixa Agirre eta beste hainbat egileren artean idatziako Zirriborroak eta gero liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian. Argitaletxea: Consonni.

Urt
24
24
Miren Agur Meabe idazleak Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Anizko Mendiarte elkartean. (H)ilbeltza.

Urt
23
24
Irene Pujadas idazlearen Puskak mintzagai izanen dituzte urtarrilaren 23an (asteartea) 19:00etan Tafallako irakurle taldekoek herriko liburutegian.

Urt
22
24
Fred Vargasen Altxa hildakoak nobelari buruz arituko da Beñat Irastorza Ugalde itzultzailea, urtarrilaren 22an (astelehena) 19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean. (H)ilbeltza.


Urt
21
24
Harkaitz Cano idazlea, Maite Larburu eta Beñat Barandiaran musikariekin 20 Sonetoak musika eta literatur emanaldian arituko da urtarrilaren 21ean (igandea) 18:00etan Usurbilgo Sutegi kultur etxean.

Urt
20
24
BTZ irakur kluba hilabetero biltzen da Miarritzeko mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Urtarrilaren 20an (larunbata) 14:30ean bilduko dira Miarritzeko mediatekan.