Urr 11 06

Estilo Ariketak Gasteizen

Raymond Queneauren Estilo Ariketak liburuaren aurkezpena eta irakurketa egingo dute urriaren 11n (asteazkena) Gasteizko Hikateneoan (Pintore kalea, 13). Aurkezpena: Xabier Olarra. Aktoreak: Mireia Gabilondo, Patxo Telleria, Karlos Zabala (zuzendaria).
Ekitaldi berean, ikasturte honetako Irakurleen kluba aurkeztuko dute.

Urr 11 06

Bizitza eredugarriak Txiliku

Txilikuk Bizitza eredugarriak liburua aurkeztuko du urriaren 11n (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegian. Argitaldaria: Elkar.

Urr 06 06

Bat, Bi, Manchester Irati Jimenez

Irati Jimenezek Bat, Bi, Manchester liburua aurkeztuko du urriaren 6an (ostirala) 11:30etan Donostiako Udal Liburutegian. Arratsaldeko 19:00etan Ondarroako Kofradian egingo dute aurkezpena. Argitaldaria: Elkar.

Urr 05 06

Mentxakaren aitorpenari buruz mahai-ingurua

Urriaren 5an (osteguna), arratsaldeko 19:30etan, mahai-ingurua egingo da Andoaingo Urigain kultur etxean (udaletxearen ondoan). Ardotxik idatzitako Mentxakaren aitorpena eleberritik abiatuta, egilea, garaia, liburua bera, eta hortik sortzen diren hainbat adar jorratuko dira.

Parte-hartzaileak: Petxo Idoiaga eta Emilio Lopez-Adan Beltza.
Moderatzailea: Elixabete Garmendia

Urr 02 06

Dantzaldia Donostian

Irène Némirovskyren Dantzaldia liburua hizketagai izango dute urriaren 2an (astelehena) 19:30etan Donostiako Udal Liburutegiaren Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean). Gidaria: Harkaitz Cano.

Ira 29 06

Bestiarioak. Hilerrikoiak Karlos Linazasoro

Karlos Linazasorok Bestiarioak. Hilerrikoiak liburua aurkeztuko du irailaren 29an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Elkar.

Ira 21 06

Euskara jendea Xamar

Juan Carlos Etxegoin Xamar idazleak Euskara Jendea Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza liburua aurkeztuko du irailaren 21ean (osteguna) 11:30etan, Iruñeako Tafalla jauregiko erakusketa aretoan. Argitaldaria: Pamiela.

Ira 09 06

Iratzederren poema irakurraldia

Xabier Iratzederren poemak hautatu eta Miarritzeko Mediatekan irakurriko dituzte, arratsaldeko 16:00etan.

Daniel Landart-ek 22 poema hautatu ditu. Jakes Larre arduratu da ilustrazioetaz. Bestalde, Kattalin Sallaberry-k, Pantxoa Etchegoin-ek eta Antton Hariñordokik olerkiak irakurriko dituzte, Joël Mérah-ren gitarra doinuek lagundurik. Ikusgarriak oren bat irauten du.

Informazio gehiago: eke.org

Abu 30 06

Gorka Setienen Aparkalekuko Felizidadiaren aurkezpena

Paperzaleak Kultur Elkartek Gorka Setien idazle hernaniarrak osatutako Aparkalekuko Felizidadia poema liburuxka argitaratu berri du. Liburuaren aurkezpena abuztuaren 30ean, asteazkenez, egingo dute, Karbonera etxe okupatuan. Poema errezitaldia, irudiak eta zuzeneko musika izango dira. Emanaldia gaueko 21:30etan hasiko da.

Agenda

Efemerideak

Kritikak