Aza
20
06
Josi Basterretxearen Marearen erraietan nobela eta Gerardo Markuletaren Ezjakintasunak poesia liburua aurkeztuko dituzte azaroaren 20an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza
17
06
Arantxa Iturbek Kontu jaten aurkeztuko du azaroaren 17an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza
17
06
Xabier Montoiaren Euskal Hiria sutan ipuin liburua aurkeztuko du Elkar
argitaletxeak azaroaren 17an (ostirala) 11:00etan Donostiako Bilintx
liburudendan. Aurkezlea: Ibon Egaña.
Aza
15
06
Aritz Gorrotxategik Kearen truke liburuari buruz egingo du berba azaroaren 15ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte auzo-etxean. Irakurlearen Txokoa, Berbaizu.
Aza
14
06
Jokin Urainen Errotarria kronika liburua aurkeztuko du Susa argitaletxeak azaroaren 14an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.
Aza
10
06
Alberto Ladronen Arotzaren eskuak eleberria mintzagai izanen dute azaroaren 10ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikoren egoitzan. Irakurriz libertitzen gara.
Aza
08
06
Paul Austerren Brooklyngo erokeriak izango dute hizpide azaroaren 8an (asteazkena) 20:00etan Durangoko liburutegian. Liburuaren euskaratzailea izan den Oskar Arana bertan izango da.
Urr
31
06
Barojaren Donostia liburua aurkeztuko du Inazio Mujika Iraolak urriaren 31n (asteartea) 19:30etan Donostiako udaletxean. Barojaren testuen hautaketa Mujika Iraolak egina da eta itzulpena Koro Navarrok. Argitaldaria:
Urr
30
06
Ixiar Rozasen Negutegia liburua hizketagai izango dute urriaren 30ean (astelehena) 19:30etan Donostiako Udal Liburutegiaren Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean). Gidaria: Harkaitz Cano.
Urr
27
06
Harkaitz Canoren Neguko zirkua liburuko “Batere valsik gabe amaituko da narrazio hau ere” ipuina galegora, frantsesera eta ingelesera itzultzen jardungo dute aste honetan Isaac Xubin, Kattalin Totorika eta Kristin Addis itzultzaileek Canorekin elkarlanean, Irungo Ficoba Erakustazokan. Urriaren 27an (ostirala) 19:00etan, jendaurrean, esperientzia honi buruzko mahai-ingurua izango da, eta baita ere narrazioaren pasarte batzuen irakurraldia. Antolatzailea: EIZIE.
Urr
26
06
Uxue Apaolazaren Umeek gezurrak esaten dutenetik liburua izango dute hizpide urriaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.
Urr
25
06
Xamar Euskara jendea liburuari buruz mintzatuko da urriaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Urr
25
06
Aingeru Epaltzak Lasto sua liburua izango du hizpide urriaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Santutxun, AEkren euskaltegian. Irakurlearen tartea.
Egilea gaisotu egin dela eta, bertan behera geratu da hitzaldia.
Urr
19
06
Paddy Rekaldek Ragga-ragga dator gaua nobela berria aurkeztuko du urriaren 19an (osteguna) 11:00etan Bilboko Gatazka gunean (Ronda kalea 12). Argitaldaria: Susa.
Urr
16
06
Ezkatak errezitala egingo du Leire Bilbaok urriaren 16an (astelehena) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kultur-unean. Musika: Jon Basauri eta Domentx Uzin.