Eka 02 07
Baleen berbaroa Italian
Edorta Jimenezek Baleen berbaroa La voce delle balene nobelari buruz jardungo du Italiako Piamonteko Astin ekainaren 2an (osteguna) 17:00etan.
Eka 02 07
Edorta Jimenezek Baleen berbaroa La voce delle balene nobelari buruz jardungo du Italiako Piamonteko Astin ekainaren 2an (osteguna) 17:00etan.
Eka 01 07
Itxaro Bordak Jalgi hadi plazara nobela berria aurkeztuko du ekainaren 1ean (ostirala) 10:30etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.
maiatza 31 07
Koldo Izagirreren Non dago Basques’ Harbour poesia liburua izango dute mintzagai maiatzaren 31ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.
maiatza 31 07
Anjel Lertxundiren Zorion perfektua izango dute berbagai maiatzaren 31an (osteguna) 18:30etan Markinako Herri Bibliotekan.
maiatza 30 07
Truman Capoteren Odol hotzean hartuko dute hizpide maiatzaren 30ean (asteazkena) 18:30etan Arrasateko Kulturarte liburutegian.
maiatza 29 07
Itziar Madinak Beste eguzkia liburuaz solas egingo du maiatzaren 29an (asteartea)
20:00etan Hazparneko Mediatekan.
maiatza 23 07
Harkaitz Canok eta Iban Zalduak ipuingintzaz hizketaldia egingo dute maiatzaren 23an (asteazkena) 19:30etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Mahai-inguruaren izenburua: “Neguaren etorkizunak“; moderatzailea: Uxue Apaolaza.
maiatza 19 07
Maiatz aldizkaria estreinakoz argitaratu zela 25 urte bete direlarik, Maiatz taldeak solasaldiak antolatu ditu maiatzaren 19an (larunbata) goizeko 9:15etan hasita Baionako Glaineko Elkartearen Etxean. Emilio Lopez Adan aurkezle lanetan, hizlari izango dira: Lucien Etxezaharreta, Jose Angel Irigarai, Itxaro Borda, Eñaut Etxamendi, Antton Luku, Itziar Madina, eta Nora Arbelbide. Eguerdiko 12:00etan Itxaro Bordaren testuen irakurraldia izango da, idazleak lagun dituela Pantxika Agerre eta Pantxix Bidart.
maiatza 16 07
Jose Basterretxea Oskillasoren Kurloiak nobelaren edizio berria aurkeztuko du Adolfo Arejitak maiatzaren 16an (asteazkena) 19:30etan Gernikako Kultur Etxean. Argitaldaria: Labayru.
maiatza 12 07
Katamalo ikuskizuna emango du bbk-k maiatzaren 12an (osteguna) 20:30etan Altsasuko Iortia kultur etxean.
maiatza 10 07
Truman Capoteren Odol hotzean hizpide hartuko dute maiatzaren 10ean(osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.
maiatza 10 07
Katamalo ikuskizuna emango du bbk-k maiatzaren 10ean (osteguna) 20:00etan Laudioko Basalarrina egoitzan.
maiatza 09 07
Katixa Agirrek Sua falta zaigu liburua izango du hizpide maiatzaren 9an (asteazkena) 19:30etan Durangoko liburutegian.
maiatza 08 07
Katamalo ikuskizuna emango du bbk-k maiatzaren 8an (asteartea) 20:00etan Basauriko Arizko dorretxean.
maiatza 07 07
Miren Agur Meabek Azalaren kodea liburuan oinarrituta, Poeta azal bila hitzaldiak eta
errezitaldiak egingo ditu maiatzaren 7, 8 eta 9an Bartzelonan (Unibertsitate
Autonomoan, Bartzelonako Unibertsitatean eta Euskal Etxean).