Api
05
07
Piarres Lartzabalen antzerki lanak egokitu dituzte Garaziko Lizeoko ikasleek Lartzabal mugaz muga lana jendaurrean eskaintzeko. Apirilaren 5ean (osteguna) eta 6an (ostirala) gaueko 21:00etan eskainiko dute Izpurako Faustin Bentaberry gelan. Antton Luku idazle eta lizeoko irakasleak zuzendu du antzezlana.
Mar
31
07
Iban Zalduaren Etorkizuna izango dute berbagai martxoaren 31an (osteguna) 18:30etan Markinako Herri Bibliotekan. Irakurle txokoa.
Mar
29
07
Robert Walser idazlearen Jacob von Gunter mintzagai martxoaren 29an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.
Mar
29
07
Paddy Rekaldek The Clash, punk-rock&roll-reggae matxinada liburuaz hitzaldia egingo du, bideoez lagundurik, martxoaren 29an (osteguna) 19:00etan Bergarako gaztetxean.
Mar
28
07
Uxue Alberdik Aulki bat elurretan izango du hizpide martxoaren 28an (asteazkena) 20:00etan Santutxuko Irakurlearen tartean.
Mar
28
07
Irati Jimenezek Bat, bi, Manchester nobelari buruz berba egiteko aukeraz izango du martxoaren 28an (asteazkena) 20:00etan Algortako Aldai Kulturgunean. Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.
Mar
27
07
Paddy Rekaldek The Clash, punk-rock&roll-reggae matxinada liburuaz hitzaldia egingo du, bideoez lagundurik, martxoaren 27an (asteartea) 19:00etan Arrasateko gaztetxean. Antolatzailea: AED.
Mar
23
07
Gerratearen aztarnak ikuskizuna eskainiko dute Arantza Santesteban, Fertxu Izquierdo eta Gari Berasaluzek martxoaren 23an (ostirala) 22:00etan Zarauzko Arrano elkartean, poema, argazki eta abestiez.
Mar
22
07
Pako Aristik eta Mikel Markezek Tabuak salda egiteko ikuskizun errezitatu eta musikatua eskainiko dute martxoaren 22an (ostirala) 18:30etan Errenteriko Reyna aretoan.
Mar
16
07
Pako Aristik eta Mikel Markezek Tabuak salda egiteko ikuskizun errezitatu eta musikatua eskainiko dute martxoaren 16an (ostirala) 20:00etan Elgoibarko Musika Eskolan.
Mar
15
07
Harkaitz Zubirik Zakur kale narrazio liburu berria aurkeztuko du martxoaren 15ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Donostiako burgesiaren erretratu bat egiten du Harkaitz Zubirik hamar ipuinon bitartez. Aurkezlea: Harkaitz Cano. Argitaldaria: Susa
Mar
13
07
Anjel Lertxundik Ihes betea liburua izango du hizketagai martxoaren 13 (asteartea) 20:00etan Larrabetzuko liburutegian.
Mar
08
07
Katixa Agirrek Sua falta zaigu liburua aurkeztuko du martxoaren 8an (osteguna) 11:00etan Bilboko Elkar liburudendan. Aurkezlea: Julen Gabiria. Argitaldaria: Elkar.
Mar
07
07
Julen Gabiriak Han goitik itsasoa ikusten da nobela izango du hizpide martxoaren 7an (asteazkena) 19:30etan Durangoko liburutegian.
Mar
06
07
Koldo Izagirrek Rimmel poesia liburuan oinarritutako errezitaldi-elkarrizketa egingo du martxoaren 6an (asteartea) goizeko 10:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Antolatzailea: Amara Berriko AEK, Korrika Kulturalaren barruan.