maiatza 09 07

Sua falta zaigu Durangon

Katixa Agirrek Sua falta zaigu liburua izango du hizpide maiatzaren 9an (asteazkena) 19:30etan Durangoko liburutegian.

maiatza 08 07

Katamalo Basaurin

Katamalo ikuskizuna emango du bbk-k maiatzaren 8an (asteartea) 20:00etan Basauriko Arizko dorretxean.

maiatza 07 07

Poeta azal bila Bartzelonan

Miren Agur Meabek Azalaren kodea liburuan oinarrituta, Poeta azal bila hitzaldiak eta
errezitaldiak egingo ditu maiatzaren 7, 8 eta 9an Bartzelonan (Unibertsitate
Autonomoan, Bartzelonako Unibertsitatean eta Euskal Etxean).

maiatza 06 07

Edan ase arte Azkoitian

Mikel Peruarenak Edan ase arte poesia emanaldia eskainiko du maiatzaren 6an (igandea) 19:30etan Azkoitiko Matadeixen. Musikaria: Txus Aranburu. Edan ase arte bloga.

maiatza 04 07

Mugarri estaliak Altsasun

Castillo Suarezen Mugarri estaliak liburuko hamar poematan oinarritutako margolanak (Koldo Arnantz) erakutsiko dituzte maiatzean Altsasuko Iortia kultur gunean. Maiatzaren 4an (ostirala) 19:30etan zabalduko dute erakusketa, Imanol Epelde eta Castillo Suarezen irakurraldiarekin (musika: Juan Migel Arzelus).

Api 26 07

Hyde Parkeko hizlaria Larrabetzun

Joxemari Iturraldek Hyde Parkeko hizlaria izango du berbagai apirilaren 26an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Antolatzaile: Arrekikili.

Api 26 07

Bekatuak Markinan

Ana Urkizak Bekatuak liburua hizpide izango du apirilaren 26an (osteguna) 18:30etan Markinako Herri Bibliotekan. Irakurle txokoa.

Api 24 07

Beñat Dardo Beran

Joxan Oiz Beñat Dardo nobelari buruz mintzatuko da apirilaren 24an (asteartea) 19:00etan Berako herri liburutegian.

Api 23 07

Estilo ariketak Arrasaten

Raymond Queneauren Estilo ariketak liburuaren irakurketa egingo dute Liburuaren egunean, apirilaren 23an 19:00etan Arrasateko Kulturateko areto nagusian. Irakurleak: Xabier Olarra, Carlos Zabala eta Ramon Agirre.

Api 20 07

Beñat Sarasola Kaxa huts bat

Beñat Sarasolak Kaxa huts bat poema liburu berria aurkeztuko du apirilaren 20an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Gonbidatua: Xabier Gantzarain. Argitaldaria: Susa.

Api 18 07

Sukar ustelaren urtea Argentinan

Edorta Jimenezen Sukar ustelaren urtea nobela (Txalaparta, 2004) espainolez
argitaratu dute Argentinan (“El año del tifus”). Edorta Jimenezek hitzaldiak eta
irakurraldiak egingo ditu apirilaren 18tik 27 bitartean Buenos Aires, Rosario, Cordoba, Santa Rosa eta La Platan.

Api 17 07

Eusebio Erkiaga Goizean eta arratsean

Labayru Ikastegiak datorren apirilaren 17an 19:00etan Bizkaiko Batzar Nagusietako Aretoan aurkeztuko ditu Goizean eta arratsean izeneko Eusebio Erkiagaren olerki-lanak batzen dituzten liburuak. Liburuok Igone Etxebarriak atondu ditu.

Api 16 07

Kartografia Arrasaten

Rikardo Arregiren Kartografia liburuari buruz arituko dira apirilaren 16an (astelehena) 18:30etan Arrasateko Kulturate liburutegian.

Api 09 07

Idazleen Biltzarra Saran

Idazleen Biltzarra ospatuko dute apirilaren 9an (astelehena) -egun guztian- Sarako kiroldegian. Antolatzailea: Sarako Turismo etxea.

Api 06 07

Lartzabal mugaz muga Izpuran

Piarres Lartzabalen antzerki lanak egokitu dituzte Garaziko Lizeoko ikasleek Lartzabal mugaz muga lana jendaurrean eskaintzeko. Apirilaren 5ean (osteguna) eta 6an (ostirala) gaueko 21:00etan eskainiko dute Izpurako Faustin Bentaberry gelan. Antton Luku idazle eta lizeoko irakasleak zuzendu du antzezlana.

Agenda

Efemerideak

Kritikak