Eka
20
07
Homosexualitatea, lesbianismoa eta euskal literatura mahai-ingurua izango da ekainaren 20an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Hizlariak: Aitor Arana, Rikardo Arregi, Itxaro Borda, Angel Erro eta Juanjo Olasagarre. Moderatzailea: Ibon Egaña. Antolatzailea: EHGAM.
Eka
14
07
Anjel Lertxundik eta Pedro Migel Etxenikek Zientzia literaturan eta zientziaren literatura hitzaldia egingo dute ekainaren 14an (osteguna) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kultura aretoan.
Eka
09
07
Luzien Etxezaharretak Maiatz aldizkariaren historia izango du hizpide ekainaren 9an (larunbatarekin) goizeko 10:00etan Donapauleko mediatekan.
Eka
02
07
Edorta Jimenezek Baleen berbaroa La voce delle balene nobelari buruz jardungo du Italiako Piamonteko Astin ekainaren 2an (osteguna) 17:00etan.
Eka
01
07
Itxaro Bordak Jalgi hadi plazara nobela berria aurkeztuko du ekainaren 1ean (ostirala) 10:30etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.
maiatza
31
07
Koldo Izagirreren Non dago Basques’ Harbour poesia liburua izango dute mintzagai maiatzaren 31ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.
maiatza
31
07
Anjel Lertxundiren Zorion perfektua izango dute berbagai maiatzaren 31an (osteguna) 18:30etan Markinako Herri Bibliotekan.
maiatza
30
07
Truman Capoteren Odol hotzean hartuko dute hizpide maiatzaren 30ean (asteazkena) 18:30etan Arrasateko Kulturarte liburutegian.
maiatza
29
07
Itziar Madinak Beste eguzkia liburuaz solas egingo du maiatzaren 29an (asteartea)
20:00etan Hazparneko Mediatekan.
maiatza
23
07
Harkaitz Canok eta Iban Zalduak ipuingintzaz hizketaldia egingo dute maiatzaren 23an (asteazkena) 19:30etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Mahai-inguruaren izenburua: “Neguaren etorkizunak“; moderatzailea: Uxue Apaolaza.
maiatza
19
07
Maiatz aldizkaria estreinakoz argitaratu zela 25 urte bete direlarik, Maiatz taldeak solasaldiak antolatu ditu maiatzaren 19an (larunbata) goizeko 9:15etan hasita Baionako Glaineko Elkartearen Etxean. Emilio Lopez Adan aurkezle lanetan, hizlari izango dira: Lucien Etxezaharreta, Jose Angel Irigarai, Itxaro Borda, Eñaut Etxamendi, Antton Luku, Itziar Madina, eta Nora Arbelbide. Eguerdiko 12:00etan Itxaro Bordaren testuen irakurraldia izango da, idazleak lagun dituela Pantxika Agerre eta Pantxix Bidart.
maiatza
16
07
Jose Basterretxea Oskillasoren Kurloiak nobelaren edizio berria aurkeztuko du Adolfo Arejitak maiatzaren 16an (asteazkena) 19:30etan Gernikako Kultur Etxean. Argitaldaria: Labayru.
maiatza
12
07
Katamalo ikuskizuna emango du bbk-k maiatzaren 12an (osteguna) 20:30etan Altsasuko Iortia kultur etxean.
maiatza
10
07
Truman Capoteren Odol hotzean hizpide hartuko dute maiatzaren 10ean(osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.
maiatza
10
07
Katamalo ikuskizuna emango du bbk-k maiatzaren 10ean (osteguna) 20:00etan Laudioko Basalarrina egoitzan.