Abe 28 07

Katamalo Zizurkilen

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak abenduaren 28an (ostirala) 21:00etan Zizurkilgo kultur etxean.

Abe 27 07

Katamalo Donostian

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak abenduaren 27an (osteguna) 21:00etan Donostiako Doka kafe antzokian.

Abe 20 07

Kaxa huts bat Gasteizen

Beñat Sarasolaren Kaxa huts bat poema liburua izango dute hizketagai abenduaren 20an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurleen klubean (Hikaateneoan).

Abe 19 07

Bitartean heldu eskutik San Inazion

Bitartean heldu eskutik poema liburuari buruz jardungo du Kirmen Uribek abenduaren 19an (asteazkena) 20:00etan San Inazioko kultur merkatuan. Antolatzailea: Berbaizu Irakurlearen txokoa.

Abe 18 07

Kaxa huts bat Arrasaten

Beñat Sarasolaren Kaxa huts bat poesia liburuari buruz arituko dira abenduaren 18an (asteartea) 18:30etan Arrasateko literatura solasaldietan, bertako liburutegian.

Abe 17 07

Festa aldameneko gelan Donostian

Mariasun Landaren Festa aldameneko gelan liburua izango dute hizpide abenduaren 17an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldian, Udal Liburutegiaren ekitaldi aretoan. Gidatzailea: Xabier Gantzarain

Abe 15 07

Katamalo Igorren

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak abenduaren 15ean (larunbata) 22:00etan Igorreko Lasarte aretoan.

Abe 15 07

Oier Guillanen testuen irakurraldia Azkainen

Oier Guillanek idatzitako zenbait teatro testuen irakurketa egingo dute abenduaren 15ean (larunbata) 20:30ean Azkaingo Biltoki aretoan. Antolatzailea: Theatre du Rivage.

Abe 07 07

Katamalo Durangon

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak abenduaren 7an (ostirala) 20:30ean Durangoko San Agustin aretoan.

Abe 07 07

Euskararen hitzalak alemanez Durangon

Euskararen hitzalak alemanez ekitaldia izango da abenduaren 7an (ostirala) 13:30ean Durangoko Plateruenan. Euskaratik alemanera itzulitako nobeletako pasarteen irakurketa: Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua, Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak eta Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria. Irakurleak: Naroa Zubillaga, Petra Elser, Raul Zelik, Edorta Jimenez. Musika: Rafa Rueda.

Abe 03 07

Edan ase arte Getarian

Mikel Peruarenaren Edan ase arte poema liburuan oinarritutako errezitala egingo dute Peruarenak eta Txus Aranburuk abenduaren 3an (astelehena) 20:00etan Getariako Alondegian.

Abe 03 07

Claude Gueux, Victor Hugo

Victor Hugoren Claude Gueux euskaratu du Zorion Zamakolak. Abenduaren 3an (astelehena) 11:00etan aurkeztuko du liburua Ataramiñe elkarteak Bilbon, Kalderapekon.

Abe 03 07

Haragia, Eider Rodriguez

Eider Rodriguezek Haragia narrazio liburu berria aurkeztuko du abenduaren 3an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.

Aza 30 07

Katamalo Areatzan

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak azaroaren 30ean (ostirala) 19:00etan Areatzako kultur etxean.

Aza 30 07

Antzararen bidea, Jokin Muñoz

Jokin Muñozek Antzararen bidea nobela berria aurkeztuko du azaroaren 30ean (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Agenda

Efemerideak

Kritikak