Ira 10 08

Atera dena Donostian

Euskal Idazleen Elkarteak Atera dena poesia emanaldia antolatu du irailaren 10ean (asteazkena) 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Idazleak: Leire Bilbao, Igor Estankona, Oier Guillan, Asel Luzarraga, Fernando Morillo, Asier Serrano eta Castillo Suarez. Musika: Asier Serrano, Borja Estankona eta Antxon Sarasua.

Ira 04 08

Bestea da mundua, Joan Mari Irigoien

Joan Mari Irigoienek Bestea da mundua nobela aurkeztuko du irailaren 4an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar dendan. Argitaldaria: Elkar.

Abu 07 08

Katamalo Lekunberrin

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak abuztuaren 7an (osteguna) 22:00etan Lekunberriko plazan.

Uzt 04 08

Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry

Malcolm Lowryren Sumendiaren azpian eta Andre Malrauxen Esperantza nobelak euskaratu dituzte Karlos del Olmo eta Karlos Zabalak. Uztailaren 4an (ostirala) 11:00etan aurkeztuko dituzte Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldariak: Alberdania-Elkar.

Uzt 03 08

Zulo bat uretan Getarian

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelaz solasaldia izango da uztailaren 3an (osteguna) 20:00etan Getariako liburutegian.

Eka 28 08

Katamalo Gernikan

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak ekainaren 28an (larunbata) 21:30ean Gernikako Lizeo antzokian.

Eka 28 08

Beste eguzkia Miarritzen

Itziar Madinaren Beste eguzkia liburuaz solasaldia izango dute ekainaren 28an (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.

Eka 27 08

Katamalo Bergaran

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak ekainaren 27an (ostirala) 19:00etan Bergarako Espoloian.

Eka 22 08

Katamalo Mutrikun

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak ekainaren 22an (igandea) 20:00etan Mutrikuko gaztetxean.

Eka 20 08

Altxor uhartea, Stevenson

R.L. Stevensonen Altxor uhartea nobelaren edizio berri bat aurkeztuko du Maria Garikano itzultzaileak ekainaren 20an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar dendan. Argitaldaria: Elkar.

Eka 19 08

Diotenez Gasteizen

Karlos Linazasororen Diotenez liburuaz ariko dira ekainaren 19an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean (Hikaateneoan).

Eka 19 08

Souvenir Larrabetzun

Castillo Suarezek Souvenir poema liburua aurkeztuko du ekainaren 19an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 19 08

Gero Bilbon

Axularren Gero liburuaren irakurraldi etenik gabea egingo dute 400 lagunek ekainaren 19an (osteguna) goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean Bilboko Arriaga antzokian. Antolatzaileak: Elkarlan euskaltegiak.

Eka 17 08

Diotenez Arrasaten

Karlos Linazasororen Diotenez liburua izango dute hizpide ekainaren 17an (asteartea) 18:30ean Arrasateko literatur solasaldietan (udal liburutegian).

Eka 17 08

Tom hil da, Marie Darrieussecq

Marie Darrieussecqen Tom hil da nobela aurkeztuko du Karlos Zabala itzultzaileak ekainaren 17an (asteartea) 11:00etan Donostiako Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Agenda

Efemerideak

Kritikak