Urr 14 08

Arestiren bertso eta poemak Bilbon

Gabriel Arestiren jaiotzaren urteurrenean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian urriaren 14an (asteartea) 19:30ean Arestiren bertsoak kantatuko dituzte Erika Lagomak eta Uxue Alberdik eta poemak errezitatuko dituzte Igor Estankonak eta Hedoi Etxartek. Aurkezlea: Edorta Jimenez.

Urr 11 08

Suzko lilia Iruñean

Hedoi Etxartek Suzko lilia poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo urriaren 11n (larunbata) 17:30ean Iruñeko La Hormiga Atomica ostatuan (Curia kalea). Pianoaz eta kantuan lagunduko dio Andoni Arcillak.

Urr 10 08

Andolin Eguzkitzaren poemen errezitaldia Santurtzin

Leire Bilbaok eta Castillo Suarezek Andolin Eguzkitzaren poemen irakurraldia egingo dute urriaren 10ean (ostirala) 18:00etan Santurtziko Kresala kultur aretoan.

Urr 09 08

Katamalo Gasteizen

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak urriaren 9an (osteguna) 21:30ean Gasteizko gaztetxean.

Urr 09 08

Iragaitzaz Donostian

Iragaitzaz nobela aitzakiatzat harturik, Pello Lizarralderi elkarrizketa egingo dio Mikel Hernandez Abaituak urriaren 9an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Urr 08 08

Zulo bat uretan Deustuan

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobela izango dute mintzagai urriaren 8an (asteazkena) 20:00etan Deustuan Berbaizu euskara elkartearen irakurle klubean.

Urr 02 08

Literatura eta homosexualitatea, Gasteizen

Gasteizko irakurle klubak mahai-ingurua antolatu du, Rikardo Arregi eta Angel Erro hizlariekin, Mikel Ayerbe moderatzaile dutela. “Armairutik liburuetara (eta atzera armairura): euskal literatura eta homosexualitatea” dute gaia. Urriaren 2an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan.

Urr 02 08

Katamalo Ortuellan

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak urriaren 2an (osteguna) 20:00etan Ortuellako Gorbea aretoan.

Urr 02 08

Suzko lilia, Hedoi Etxarte

Hedoi Etxartek Suzko lilia poema liburu berria aurkeztuko du urriaren 2an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.

Urr 01 08

Golgota, Xabier Montoia

Xabier Montoiaren Golgota nobela berria aurkeztuko du Elkar argitaletxeak urriaren 1ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Ira 30 08

Bederatzi ateak, Josu Waliño

Josu Waliñok Bederatzi ateak liburua aurkeztuko du irailaren 30ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Txalaparta.

Ira 29 08

Iraigaitzaz Donostian

Pello Lizarralderen Iraigaitzaz nobelaz jardungo dute irailaren 29an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko Sotoan). Gidatzailea: Xabier Gantzarain.

Ira 25 08

Katamalo Bilbon

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak irailaren 25ean (osteguna) 21:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Ira 19 08

Zulo bat uretan Iruñean

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelako lekuetan barna irakurraldiak egingo dituzte Iruñean irailaren 19an (ostirala), ordu eta erdi iraungo duen ibilbidean. Comedias kaleko Roch ostatuan 18:15ean abiatuko da ekitaldia eta 20:00etan amaituko da Zaldiko-Maldiko elkartean, jarraian idazlearekin nobelari buruzko solasaldia egiteko. Ibilbidean Aingeru Epaltza, Itxaro Borda eta Jon Alonsoren nobeletako pasarteak ere irakurriko dituzte. Antolatzailea: “Liburuak leituz dibertitzen gara” irakurle kluba.

Ira 16 08

Intimitatea, Hanif Kureishi

Hanif Kureishiren Intimitatea nobela euskaratu du Harkaitz Canok. Irailaren 16an (asteartea) 12:00etan Donostiako Liburutegiko Sotoan aurkeztuko du Txalaparta argitaletxeak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak