Aza
15
08
Hasier Larretxeak Azken bala poema liburua aurkeztuko du azaroaren 15ean (larunbata) 19:30ean Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Liburua elebitan argitaratu du Sevillako Point de Lunettes argitaletxeak, Angel Errok gaztelerara itzulia (La ultima bala).
Aza
14
08
Mikel Sotok apailaturik, Haginetako mina (euskal gatazkari buruzko ipuinen antologia bat) liburua aurkeztuko du Txalaparta argitaletxeak azaroaren 14an (ostirala) 12:00etan Donostiako Haur Liburutegian.
Aza
14
08
Joseba Sarrionandiaren Gau ilunekoak liburu berria aurkeztuko dute azaroaren 14an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Aza
07
08
Juanjo Olasagarrek T (Tragediaren poza) nobela berria aurkeztuko du azaroaren 7an (ostirala) 12:00etan Donostiako Haur Liburutegian (Fermin Calbeton kalean). Argitaldaria: Alberdania.
Aza
06
08
Joxean Agirrek La lutte finale nobela aurkeztuko du azaroaren 6an (osteguna) 12:00etan Donostiako Elkar dendan.
Aza
04
08
Antton Olano itzultzaileak Wilkie Collinsen Ilargi-harria nobela aurkeztuko du azaroaren 4an (asteartea) 11:00etan Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Argitaldariak: Alberdania-Elkar.
Aza
01
08
Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak azaroaren 1ean (larunbata) 22:00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
Urr
30
08
Jokin Muñozen Antzararen bidea nobela izango dute mintzagai urriaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurleen klubean, Hikaateneoan.
Urr
30
08
Bernardo Atxagarekin Poesia eta poemak ekitaldia antolatu du Bilbo Zaharra Forumak urriaren 30ean (osteguna) 19:30ean Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Urr
30
08
Urtzi Urrutikoetxeak Afrika Express bidaia liburua aurkeztuko du urriaren 30ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr
29
08
Jon Arretxek Fatum liburua aurkeztuko du urriaren 29an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr
28
08
Martin Ansok Ele zahar, ele berri liburua aurkeztuko du urriaren 28an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Urr
28
08
Koro Navarro itzultzaileak Doris Lessingen Belarra kantari nobela aurkeztuko du urriaren 28an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr
27
08
Harkaitz Zubiriren Zakur kale narrazio liburuaz jardungo dute urriaren 27an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko Sotoan). Gidatzailea: Xabier Gantzarain.
Urr
24
08
Miren Agur Meabek Zer da ba maitasuna? liburua aurkeztuko du urriaren 24an (ostirala) 10:30ean Bilboko Elkar Aretoan.