Mar 06 09

Edu Zelaietaren errezitaldia Beran

Edu Zelaietak poesia errezitaldia egingo du martxoaren 6an (ostirala) 19:30ean Berako liburutegian. Musika: Beñardo Goietxe eta Raul Garcia.

Mar 06 09

Esanen aduanan Iurretan

Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek martxoaren 6an (ostirala) 19:30ean Iurretako kultur etxean. Musika: Esther Gabiola eta Uritze Laka.

Mar 05 09

Habitat Larrabetzun

Katixa Agirreren Habitat ipuin liburuaz ariko dira martxoaren 5ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Mar 04 09

Gaurko eleberria, Olasagarre Gasteizen

Gaurko eleberria zikloan, T tragedia, T Teresa hitzaldia egingo du Juanjo Olasagarrek martxoaren 4an (asteazkena) 10:30ean Gasteizko EHUko Letren Fakultatean.

Ots 27 09

Habitat Gasteizen

Katixa Agirre Habitat ipuin liburuaz mintzatuko da otsailaren 27an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Elkar liburu-dendan.

Ots 26 09

Hiru saiakera hizpide Gasteizen

Hiru saiakera liburu izango dituzte hizpide otsailaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan): Aingeru Epaltzaren Bezperaren bezpera, Xabier Zabaltzaren Gu, nafarrok eta Santi Leoneren Euskal Herria imajinario baten alde.

Ots 26 09

Bilbao-New York-Bilbao Donostian

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelaz solasaldia izango da otsailaren 26an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Ots 25 09

Zoaz infernura, laztana Bilbon

Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana nobelaz jardungo dute otsailaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Bilbon, Santutxuko irakurlearen tartean (AEKren Txurdinagako euskaltegian).

Ots 20 09

Habitat, Katixa Agirre

Katixa Agirrek Habitat ipuin liburu berria aurkeztuko du otsailaren 20an (ostirala) 12:00etan Bilboko Elkar aretoan (Licenciado Poza). Argitaldaria: Elkar.

Ots 19 09

Orain ezin naiz hil Larrabetzun

Xabier Amurizaren Orain ezin naiz hil nobelaz ariko dira otsailaren 19an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots 19 09

Gandiagaren poemen errezitaldia

Bitoriano Gandiagaren poemak errezitatuko dituzte Jose Luis Padron eta Martin Etxeberriak otsailaren 19an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Antoniano kultur aretoan.

Ots 10 09

Amaia Lasaren errezitaldia Donostian

Amaia Lasak poesia errezitaldia eskainiko du otsailaren 10ean (asteartea) 19:30ean Donostiako KM kulturunean. Pianoa: Esther Barandiaran.

Ots 05 09

Xabier Leteren errezitaldia Donostian

Xabier Letek Egunsentiaren esku izoztuak liburuko poemen errezitaldia egingo du otsailaren 5ean (osteguna) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Joxan Goikoetxea.

Ots 05 09

Castillo Suarezen errezitaldia Irunen

Castillo Suarezek Mugarri estaliak errezitaldia egingo du otsailaren 5ean (osteguna) 19:30ean Irungo Kabigorri Ateneoan (Peña kalea 1). Musika: Juan Migel Arzelus; irudiak: Koldo Arnantz.

Ots 04 09

Amaia Lasaren errezitaldia Irunen

Amaia Lasak poesia errezitaldia eskainiko du otsailaren 4an (asteazkena) 19:30ean Irungo Kabigorri Ateneoan (Peña kalea 1). Pianoa: Esther Barandiaran.

Agenda

Efemerideak

Kritikak