Uzt 19 09

Intimitatearen tolesak Ean

Harkaitz Canok Intimitatearen tolesak errezitaldia egingo du uztailaren 19an (igandea) 13:00etan Eako Talan. Musika: Esther Gabiola eta Uritze Laka.

Uzt 19 09

Kopla maliziotsuak Ean

Xabier Kaltzakortak aukeratutako dantza-kopla maliziotsuak kantatuko dituzte Ean kalerik kale uztailaren 19an (igandea) 12:30ean.

Uzt 18 09

Errezitaldia Ean

Letren berotan izenburupean, errezitaldia egingo dute uztailaren 18an (larunbata) 22:00etan Eako frontoi atzean Rikardo Arregik, Yolanda Arrietak, Josetxo Azkonak, Hedoi Etxartek, Amaia Jauregizarrek, Hasier Larretxeak, Txili Lauzirikak, Karlos Linazasorok, Juanra Madariagak, Peru Magdalenak eta Olga Novok. Musika: Jon Piris, Mikel Romero eta Hasier Oleaga.

Uzt 18 09

Gabriel, ezpada naizena Ean

Gabriel Aresti gogoan, Gabriel, ezpada naizena ekitaldia egingo du Labea taldeak uztailaren 18an (larunbata) 20:30ean Eako Beletxen.

Uzt 18 09

Amodio klasikoak Ean

Eako poesia egunetan, uztailaren 18an (larunbata) 13:00etan Eako Bedaronan testu zaharren irakurraldia egingo dute Angel Errok eta Leire Bilbaok.

Uzt 15 09

Gerra zibila euskal literaturan

Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak Gerra zibila euskal literaturan jardunaldia antolatu du. Uztailaren 15, 16 eta 17an Donostiako Miramar Jauregian izango dira hizlari Jon Kortazar, Ana Toledo, Jean Haritxelar, Mari Jose Olaziregi, Patri Urkizu, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi eta Iñaki Aldekoa.

Uzt 01 09

Egungo ipuingintzaz Bilbon

Bilbao arte eta kultura jardunaldietan egungo ipuingintzaz jardungo dute uztailaren 1, 2 eta 3an, goizez, Bilboko Zubiria etxean (Sarriko). Hizlarien artean izango dira: Alvaro Rabelli, Jon Kortazar, Ur Apalategi, Javier Rojo, Angel Erro, Jokin Muñoz, Ibon Egaña eta Eider Rodriguez.

Eka 30 09

T Arrasaten

Juanjo Olasagarreren T nobela izango dute mintzagai ekainaren 30ean (asteartea) 18:30ean Arrasateko literatura solasaldietan, udal liburutegian.

Eka 25 09

T Gasteizen

Juanjo Olasagarreren T nobela izango dute mintzagai ekainaren 25ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan).

Eka 20 09

Sua nahi, Mr Churchill? Hendaian

Koldo Izagirrek Sua nahi, Mr Churchill? ipuin liburuaz jardungo du ekainaren 20an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan.

Eka 19 09

Malenkonia arabiar bat, Abdelah Taïa

Patxi Zubizarretak Abdelah Taïa-ren Malenkonia arabiar bat nobela aurkeztuko du ekainaren 19an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Eka 18 09

Peru Abarka Bilbon

Laurehun lagunek Juan Antonio Mogelen Peru Abarka irakurriko dute ekainaren 18an (osteguna) goizeko 8:00etan hasi eta hamabi orduz jarraian, Bilboko Arriaga antzokian. Antolatzailea: Bilbo Zaharra euskaltegia.

Eka 13 09

Literatura erotikoa Bermeon

Txalaparta argitaletxeak Euskal literatura erotikoaren antologia liburua aurkeztuko du ekainaren 13an (larunbata) 13:00etan Bermeoko Taraska plazan.

Eka 11 09

Komuneko paperean Getarian

Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia egingo dute ekainaren 11an (osteguna) 21:30ean Getariako Harralden.

Eka 11 09

Larrua hotz Donostian

Lander Garrok Larrua hotz nobelaren itzulpena aurkeztuko du Albert Sanchez Piñol idazle kataluniarrarekin batera, ekainaren 11n (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak