Urr 02 09

Herioa eta Dontzeila Saran

Ariel Dorfman-en Herioa eta Dontzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ramon Agirrek, Itziar Ituñok eta Asier Sotak urriaren 2an (ostirala) 21:00etan Sarako Luberri aretoan. Testuaren euskaratzailea: Fito Rodriguez.

Urr 01 09

Mahai-ingurua Donostian

Literaturaren bideak etorkizunean mahai-inguruan parte hartuko dute Gorka Arrese, Xabier Mendiguren eta Inazio Mujika editoreek urriaren 1ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton kalea). Moderatzailea: Juan Luis Zabala. Antolatzailea: 111 Akademia.

Ira 30 09

Gulliverren lokarriak, Xabi Borda

Xabi Bordak Gulliverren lokarriak poema liburua aurkeztuko du irailaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Ira 28 09

Zazpi etxe Frantzian Donostian

Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian nobela izango dute mintzagai irailaren 28an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidaria: Juan Luis Zabala.

Ira 28 09

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea, Flannery O’Connor

Flannery O’Connor-en Ez da erraza gizon on bat aurkitzea narrazio liburua eta Machado de Assis-en On Casmurro nobela aurkeztuko dituzte irailaren 28an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Bilduma: Literatura Unibertsala.

Ira 19 09

Herioa eta Dontzeila Berriozarren

Ariel Dorfman-en Herioa eta Dontzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ramon Agirrek, Itziar Ituñok eta Asier Sotak irailaren 19an (larunbata) 20:30ean Berriozarko Musika Eskolan. Testuaren euskaratzailea: Fito Rodriguez.

Ira 17 09

Autokarabana, Fermin Etxegoien

Fermin Etxegoienek Autokarabana nobela aurkeztuko du irailaren 17an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria. Pamiela.

Ira 16 09

Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi

Joxe Azurmendik Azken egunak Gandiagarekin liburua aurkeztuko du irailaren 16an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Ira 09 09

Herioa eta Dontzeila Donostian

Ariel Dorfman-en Herioa eta Dontzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ramon Agirrek, Itziar Ituñok eta Asier Sotak irailaren 9an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Testuaren euskaratzailea: Fito Rodriguez.

Ira 08 09

Mirande Kabareta Donostian

Gilkitxaro taldeak Mirande Kabareta taularatuko du irailaren 8an (asteartea) 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Testuak: Edorta Jimenez. Musika: Rafa Aceves eta Txuma Murugarren.

Ira 07 09

Poesia orduak Donostian

Pako Aristik, Irati Jimenezek eta Jose Luis Otamendik irakurraldia egingo dute irailaren 7an (astelehena) 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Musika: Borja Estankona.

Ira 06 09

Herioa eta Dontzeila Usurbilen

Ariel Dorfman-en Herioa eta Dontzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ramon Agirrek, Itziar Ituñok eta Asier Sotak irailaren 6an (igandea) 19:00etan Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Testuaren euskaratzailea: Fito Rodriguez.

Ira 04 09

Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien

Joan Mari Irigoienek Haragiaren gauak eta egunak nobela aurkeztuko du irailaren 4an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Uzt 24 09

Off-On Markinan

Yolanda Arrietak Off-On narrazio-puzzlearen aurkezpen musikatua egingo du uztailaren 24an (ostirala) 22:00etan Markina-Xemeingo Uhagon kulturunean. Pianoa: Juantxo Zeberio.

Uzt 19 09

Amor omnibus est Ean

Pier Paul Bertzaiz eta Itxaro Bordak Amor omnibus est poesia emanaldia eskainiko dute uztailaren 19an (igandea) 17:00etan Eako Ermintxo hotelean. Musika: Esther Gabiola eta Uritze Laka.

Agenda

Efemerideak

Kritikak