Eka 13 09

Literatura erotikoa Bermeon

Txalaparta argitaletxeak Euskal literatura erotikoaren antologia liburua aurkeztuko du ekainaren 13an (larunbata) 13:00etan Bermeoko Taraska plazan.

Eka 11 09

Komuneko paperean Getarian

Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia egingo dute ekainaren 11an (osteguna) 21:30ean Getariako Harralden.

Eka 11 09

Larrua hotz Donostian

Lander Garrok Larrua hotz nobelaren itzulpena aurkeztuko du Albert Sanchez Piñol idazle kataluniarrarekin batera, ekainaren 11n (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 11 09

Eroriaren logika, Juanra Madariaga

Juanra Madariagak Eroriaren logika poema liburu berria aurkeztuko du ekainaren 11n (osteguna) 11:30ean Bilboko Elkar aretoan (Licenciado Poza). Argitaldaria: Susa.

Eka 08 09

Rimmel Donostian

Koldo Izagirreren Rimmel poema liburua izango dute aztergai ekainaren 8an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko sotoan).

Eka 07 09

Ate hautsiak errezitaldia Larrabetzun

Oier Guillanen Ate hautsiak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo da ekainaren 7an (igandea) 19:00etan Larrabetzun, Literaturia jardunaldietako azoka gunean.

Eka 06 09

Komuneko paperean Larrabetzun

Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia egingo dute ekainaren 6an (larunbata) 19:00etan Larrabetzun, Literaturia jardunaldietako azoka gunean.

Eka 06 09

Meaberen poesigintzaz Tuteran

Miren Agur Meaberen poesigintza aztertuko dute ekainaren 6an (larunbata) 12:30ean Tuteran, NUP unibertsitatean. Gidaria: Juankar Lopez-Mugartza. Arratsaldean errezitaldia izango da.

Eka 06 09

Mahai-ingurua Literaturian

Literaturia jardunaldietan Euskarazko literaturaren sistema mahai-inguruan parte hartuko dute Fito Rodriguez idazleak, Olatz Osa editoreak eta Iratxe Retolaza kritikariak ekainaren 6an (larunbata) 10:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Moderatzailea: Harkaitz Zubiri.

Eka 05 09

Suzko lilia Larrabetzun

Hedoi Etxartek Suzko lilia poema liburuan oinarritutako emanaldia egingo du ekainaren 5ean (ostirala) 21:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Musika: Andoni Arcilla. Antolatzailea: Literaturia.

Eka 04 09

Zazpi etxe Frantzian Bartzelonan

Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian nobelaz jardungo dute ekainaren 4an (osteguna) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxeko irakurle taldean.

Eka 04 09

Off-On Donostian

Yolanda Arrietak Off-On narrazio-puzzlearen aurkezpen musikatua egingo du ekainaren 4an (osteguna) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Pianoa: Juantxo Zeberio.

Eka 04 09

Arrain abisalak Zarautzen

Xabier Etxeberriak eta Martin Etxeberriak Arrain abisalak nobela aurkeztuko dute ekainaren 4an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Euskalduna tabernan.

Eka 04 09

Gose jokoak, Suzanne Collins

Koro Navarro itzultzaileak Suzanne Collinsen Gose jokoak aurkeztuko du ekainaren 4an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Eka 04 09

Urre urdinaren bila, Jurgi Kintana

Jurgi Kintanak Urre urdinaren bila liburua aurkeztuko du ekainaren 4an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Pamiela.

Agenda

Efemerideak

Kritikak