Aza 26 09
Marina Suredaren amets urratuak, Joxe Belmonte
Joxe Belmontek Marina Suredaren amets urratuak liburua aurkeztuko du azaroaren 26an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukea aretoan. Argitaldaria: Erein.
Aza 26 09
Joxe Belmontek Marina Suredaren amets urratuak liburua aurkeztuko du azaroaren 26an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukea aretoan. Argitaldaria: Erein.
Aza 26 09
Xabier Paya itzultzaileak Marie Darrieussecqen Herria eta Anna Gavaldaren Maite nuen liburuak aurkeztuko ditu azaroaren 26an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko dukea aretoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 25 09
Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da nobela izango dute hizpide azaroaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Bilbon, Asapala elkartearen irakurleen tartean (Santutxuko AEKn).
Aza 25 09
Philip Rothen Suminez nobelaz jardungo dute azaroaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidaria: Mikel Ayerbe.
Aza 25 09
Igor Estankonak Iratzeen esporak poema liburu berria aurkeztuko du azaroaren 25ean (asteazkena) 11:30ean Bilboko Elkar aretoan (Pozas kalea). Argitaldaria: Susa.
Aza 24 09
Jasone Osorok Bi marra arrosa liburua aurkeztuko du azaroaren 24an (asteartea) 12:00etan Elkar aretoan. Argitaldaria: Txalaparta.
Aza 24 09
Iñaki Frierak Zureak egin du nobela berria aurkeztuko du azaroaren 24an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.
Aza 23 09
Gesualdo Bufalinoren Gaueko gezurrak liburuari buruz jardungo dute azaroaren 23an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidaria: Juan Luis Zabala.
Aza 23 09
Pello Zabalak Mendiko behatokia saiakera aurkeztuko du azaroaren 23an (astelehena) 12:30ean Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 20 09
Jon Arretxek Xahmaran liburua aurkeztuko du azaroaren 20an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
Aza 19 09
Gaurko literaturaz mahai-inguruan mintzatuko dira Eñaut Etxamendi, Nora Arbelbide, Marikita Tambourin eta Piarres Aintziart azaroaren 19an (osteguna) 20:30etan Hazparneko Elgar aretoan. Gidaria: Luzien Etxezaharreta.
Aza 14 09
Piarres Larzabalen antzerkigintzaz hitzaldia egingo du Ixabel Etxeberriak azaroaren 14an (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Baionako Kalostrapen (Marengo kalea 22).
Aza 13 09
Aingeru Epaltzak Izan bainintzen Nafarroako errege eleberria aurkeztuko du azaroaren 13an (ostirala) 11:00etan Iruñeko Elkar aretoan.
Aza 11 09
Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana nobela eta Uxue Apaolazaren Bueltak narrazioa aztertuko dituzte azaroaren 11n (asteazkena) 19:00etan Donostiako Artelekuko liburutegian. Gidaria: Iratxe Retolaza.
Aza 07 09
Eskuen sustraiak poema liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Asier Sarasolak eta Oier Guillanek azaroaren 7an (larunbata) 19:00etan Donostiako Guardetxean (Urgullen). Musika: Ander Fernandez; pintura: Idoia Beratarbide.