Urr 23 09
Musika airean, Karmele Jaio
Karmele Jaiok Musika airean eleberria aurkeztuko du urriaren 23an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr 23 09
Karmele Jaiok Musika airean eleberria aurkeztuko du urriaren 23an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr 22 09
Literaturaren bideak etorkizunean mahai-inguruan mintzatuko dira Aingeru Epaltza, Juanjo Olasagarre eta Patziku Perurena idazleak urriaren 22an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Elkar aretoan. Moderatzailea: Patxi Gaztelumendi. Antolatzailea: 111 Akademia.
Urr 22 09
Juan Ramon Makusok Huntza hezur berritan poema liburua aurkeztuko du urriaren 22an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Lioburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
Urr 21 09
Gotzon Garateren literatur obraz hitzaldia egingo du Miel Anjel Elustondok urriaren 21ean (astelehena) 19:00etan Elgoibarko kultur etxean.
Urr 20 09
Juanra Madariagak Eroriaren logika poema liburuan oinarrituta errezitaldia egingo du urriaren 20an (asteartea) 19:00etan Bilboko Zabalkunde Eraikuntzako atrioan. Musika: Eneka Albizu.
Urr 19 09
Hedoi Etxartek eta Alain M. Urrutiak Ihes ederra irudizko eleberria aurkeztuko dute urriaren 19an (astelehena) 19:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican; urriaren 20an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Zuloan; eta urriaren 21ean (asteazkena) 11:30ean Bilboko Kafe Antzokian. Argitaldaria: Alberdania.
Urr 17 09
Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinek Bar Puerto errezitaldia egingo dute urriaren 17an (larunbata) 20:00etan Bilboko Bidebarrietan.
Urr 15 09
Unai Elorriagak Londres kartoizkoa da nobela aurkeztuko du urriaren 15ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Literaturaz Berbetan irakurleen bilgunean (Anguleri kultur etxea).
Urr 15 09
Ariel Dorfman-en Herioa eta Dontzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ramon Agirrek, Itziar Ituñok eta Asier Sotak urriaren 15ean (osteguna) 19:30ean Donostiako Dokan. Testuaren euskaratzailea: Fito Rodriguez.
Urr 15 09
Literaturaren bideak etorkizunean mahai-inguruan parte hartuko dute Katixa Agirre, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta idazleek urriaren 15ean (osteguna) 19:00etan Gasteizko Elkar aretoan. Moderatzailea: Ibon Egaña. Antolatzailea: 111 Akademia.
Urr 15 09
Hedoi Etxartek eta Alain M. Urrutiak Ihes ederra irudizko eleberria aurkeztuko dute urriaren 15ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Bukowski tabernan.
Urr 14 09
Karlos Linazasorok Urperatze handia eta Alberto Ladron Aranak Ahaztuen mendekua eleberriak aurkeztuko dituzte urriaren 14an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr 09 09
Unai Elorriagak Londres kartoizkoa da eleberria aurkeztuko du urriaren 9an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr 08 09
Poemak denboraren gainean errezitaldia egingo dute Leire Bilbaok, Igor Estankonak eta Edu Zelaietak urriaren 8an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean (Hikaateneoan).
Urr 08 09
Bernardo Atxagak Paradisua, katuak eta abar errezitaldia egingo du urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Donostiako Kursaalen. Musika: Juan Carlos Perez. Antolatzailea: Euskaltzaindia.