Urt 23 10

Olatu bat kuartelen gainetik Miarritzen

Xabier Amurizak Olatu bat kuartelen gainetik eleberria aurkeztuko du urtarrilaren 23an (larunbata) 16:00etan Miarritzeko Mediatekan.

Urt 23 10

Jin bezala Donapaleun

Mixel Thikoipek Jin bezala liburua aurkeztuko du urtarrilaren 23an (larunbata) 10:00etan Donapaleuko Mediatekan.

Urt 20 10

Stock 13 Larrabetzun

Edorta Jimenezen Stock 13 liburuaz jardungo dute urtarrilaren 20an (asteazkena) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, Literaturaz Berbetan irakurleen biltokian.

Urt 18 10

Euskal poesia erotikoaren antologia

Desira plazer 68-08 / euskal poesia erotikoaren antologia aurkeztuko dute Igor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek urtarrilaren 28an 12:00etan Bilboko Elkar liburu-dendan (Licenciado Poza). Argitaldaria: Txalaparta.

Urt 16 10

Patxi Zubizarretaren hitzaldia Literatura Eskolan

Patxi Zubizarretak Xerezaderengandik Abdela Talaiarerngana hitzaldia egingo du urtarrilaren 16an (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Gasteizko Hikaateneoan.

Urt 14 10

Komuneko paperean Donostian

Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek urtarrilaren 14an (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Urt 07 10

Urre urdinaren lurrina Gasteizen

Jurgi Kintanaren Urre urdinaren lurrina saiakeraz jardungo dute urtarrilaren 7an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan, Pintore kalean). Gidaria: Iban Zaldua.

Abe 29 09

Errezitaldia Larrabetzun

Juanra Madariagak, Xabi Bordak eta Oier Guillanek beren poema liburu berrietako pasarteak irakurriko dituzte abenduaren 29an (asteartea) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, Literaturaz Berbetan ekitaldian.

Abe 22 09

Eguzki kolpea, Horacio Quiroga

Horacio Quirogaren Eguzki kolpea liburua aurkeztuko du Jesus Mari Mendizabal itzultzaileak abenduaren 22an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Literatura Unibertsala bilduma.

Abe 20 09

Esanen aduanan Oiartzunen

Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek abenduaren 20an (igandea) 19:30ean Oiartzungo Udal Aretoan.

Abe 20 09

Komuneko paperean Oreretan

Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek abenduaren 20an (igandea) 19:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean.

Abe 19 09

Eskuen sustraiak Oiartzunen

Eskuen sustraiak poema liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Asier Sarasolak eta Oier Guillanek abenduaren 19an (larunbata) 19:00etan Oiartzungo Urkabe-Baita etxeko ganbaran. Musika: Ander Fernandez; pintura: Idoia Beratarbide.

Abe 17 09

Musika airean Larrabetzun

Karmele Jaio Musika airean eleberriaz berbetan ariko da abenduaren 17an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Antolatzailea: Arrekikili elkartea.

Abe 17 09

Jerusalem, Xalimen hiria Donostian

Jerusalem, Xalimen hiria liburuan oinarrituta, irakurraldia egingo dute Ramon Agirrek, Asier Sotak, Dorleta Urretabizkaiak, Aitziber Garmendiak eta Fito Rodriguezek abenduaren 17an (osteguna) 11:30ean Donostian, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan.

Abe 16 09

Ez obeditu inori Arrasaten

Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelaz solasaldia egingo dute abenduaren 16an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidaria: Mikel Ayerbe.

Agenda

Efemerideak

Kritikak