Mar 20 24
Marlen Haushofer Horma Orion
Marlen Haushoferren Horma mintzagai izango dute martxoaren 20an (astelehena) 19:00etan Orioko ahalduntze eskolako irakurle taldean.
Mar 20 24
Marlen Haushoferren Horma mintzagai izango dute martxoaren 20an (astelehena) 19:00etan Orioko ahalduntze eskolako irakurle taldean.
Mar 20 24
Xabi Lasa eta Jon Alonso Ura ez baita beti gardena nobelaren bueltan arituko dira martxoaren 20an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Tabakaleran, Ruiz Balerdi aretoan.

Mar 20 24
Mari Luz Esteban idazleak Haragizko erreformak poema liburua errezitatuko du martxoaren 20an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Poesialdia.
Mar 20 24
Nadezhda Krupskaiaren Herriaren hezkuntza eta demokrazia aurkeztuko du Leire Azkargorta itzultzaileak martxoaren 20an (asteazkena) 11:30ean Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.

Mar 19 24
Miren Agur Meaberekin Bitsa eskuetan poema liburuari buruz arituko dira martxoaren 19an (asteartea) 19:00etan Tafallako liburutegian.

Mar 16 24
BTZ irakur kluba hilabetero biltzen da Miarritzeko mediatekan. Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. martxoaren 16an (larunbata) 14:30ean bilduko dira Miarritzeko mediatekan. Gidaria: Nora Arbelbide.
Mar 15 24
Koldo Izagirre idazlea eta Joseba Tapia musikaria elkarrekin arituko dira Maitasuna helduko da emankizunean, martxoaren 15ean (ostirala) 19:30ean Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean. Korrika kulturala.

Mar 15 24
Natalia Ginzburgen Familiako lexikoa liburuaz ariko dira martxoaren 15ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Mar 15 24
Gorka Salcesek Airemortuak aurkeztuko du martxoaren 15ean (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea zuria.
Mar 14 24
Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga eta Joseba Sarrionandiak ipuin irakurraldia egingo dute Benizzeren musikaz lagunduta martxoaren 14an (osteguna) 21:00etan Gasteizeko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Nazioarteko ipuin jaialdia.
Mar 14 24
Leire Bilbaoren Etxeko urak liburuaz arituko dira martxoaren 14an (osteguna) 19:30ean Algortako Irakurzale txokoan.

Mar 14 24
Xamar idazlearekin Etxera bidean izango dute mintzagai martxoaren 14an (ortzeguna) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan. Baigorriko irakurle taldea.

Mar 14 24
Leire Milikua Larramendik Nagore Ruiz de Zarate abeltzainarekin Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera aurkeztuko du martxoaren 14an (osteguna ) 18:00etan Gasteizko Landatxo gizarte etxean.

Mar 14 24
Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira martxoaren 14n (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako Kultur etxean.

Mar 13 24
Hedoi Etxarte eta Leo Bueriberik Sortaldekoak irakurri eta aurkeztuko dute martxoaren 13an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Eva Forest liburutopia liburudendan .
