Eka 24 10
Herio Heroi Errenterian
Oier Guillanen Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ainhoa Alberdik, Amaia Corralek eta Oier Guillanek ekainaren 24an (osteguna) 19:00etan Errenteriako Mikelazulon, Eztena Teatro Egunetan.
Eka 24 10
Oier Guillanen Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ainhoa Alberdik, Amaia Corralek eta Oier Guillanek ekainaren 24an (osteguna) 19:00etan Errenteriako Mikelazulon, Eztena Teatro Egunetan.
Eka 22 10
Kepa Altonagak Darwin geurean saiakera aurkeztuko du ekainaren 22an (asteartea) 19:00etan Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan. Argitaldaria: Pamiela.
Eka 21 10
Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra eleberri grafikoaz jardungo dute ekainaren 21ean (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Harkaitz Cano.
Eka 18 10
Kevin Herediaren Hor hago, Kevin? nobela aurkeztuko du Meettok argitaletxeak ekainaren 18an (ostirala) 18:00etan Donostiako Bukowskin.
Eka 18 10
Patziku Perurenak Goizuetan bada gizon bat liburua aurkeztuko ekainaren 18an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Eka 17 10
Karmelo Iribarren, Joan Mari Irigoien, Juanra Madariaga, Joan Margarit, Juanjo Olasagarre eta Castillo Suarezek errezitaldia egingo dute ekainaren 17an (osteguna) 19:30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, Pentsamenduaren Poesia jaialdian.
Eka 16 10
Oier Guillanen Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ainhoa Alberdik, Amaia Corralek eta Oier Guillanek ekainaren 16an (asteazkena) 19:30ean Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Berriko egoitzan. Musika. Ander Fernandez.
Eka 16 10
Iban Zalduaren Euskaldun guztion aberria nobelaz arituko dira ekainaren 16an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko literatur solasaldietan (Kultur Ate). Gidaria: Mikel Ayerbe.
Eka 16 10
Laurehun inguru irakurlek Haur besoetakoa nobela osoa etenik gabe ozen irakurriko dute ekainaren 16an (asteazkena) Bilboko Arriaga antzokian, goizeko 8:00etan hasi eta 20:00ak bitartean.
Eka 15 10
Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz jardungo dute ekainaren 15ean (asteartea) 19:30ean Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan.
Eka 15 10
Bernardo Atxagak Haur besoetakoa nobelaz jardungo du ekainaren 15ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan.
Eka 15 10
Iban Zalduak Ipuinak – Antologia bat liburua aurkeztuko du ekainaren 15ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
Eka 12 10
Pello Lizarralde Larrepetit eleberriaz mintzatuko da ekainaren 12an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan.
Eka 11 10
Gabriel Kortak Laugarrenak lau poema antologia aurkeztuko du ekainaren 11n (ostirala) 19:30ean Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.
Eka 10 10
Uxu Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz jardungo dute ekainaren 10ean (osteguna) 20:00etan Arizkungo elkartean.