Eka 26 10
Errezitaldia Senperen
Mikel Ibargurenek poesia errezitaldia egingo du ekainaren 26an (larunbata) 16:00etan Senpereko Amotze auzuneko Larraldean. Antolatzailea: Hatsa elkartea.
Eka 26 10
Mikel Ibargurenek poesia errezitaldia egingo du ekainaren 26an (larunbata) 16:00etan Senpereko Amotze auzuneko Larraldean. Antolatzailea: Hatsa elkartea.
Eka 25 10
Utriusque Vasconiae argitaletxeak Desira desordenatuak. Queer irakurketak (euskal) literaturaz liburua aurkeztuko du ekainaren 25ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Eta arratsaldeko 19:00etan Bukowski tabernan poesia errezitaldia egingo dute liburuan parte hartu duten hainbat idazlek: Rikardo Arregi, Ibai Atutxa, Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro, Kattalin Miner eta Juanjo Olasagarrek.
Eka 24 10
Joseba Gabilondoren Apokalipsia guztioi erakutsia narrazio liburuaz mintzatuko dira ekainaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan, Pintore kalean). Gidaria: Iban Zaldua.
Eka 24 10
Oier Guillanen Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ainhoa Alberdik, Amaia Corralek eta Oier Guillanek ekainaren 24an (osteguna) 19:00etan Errenteriako Mikelazulon, Eztena Teatro Egunetan.
Eka 22 10
Kepa Altonagak Darwin geurean saiakera aurkeztuko du ekainaren 22an (asteartea) 19:00etan Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan. Argitaldaria: Pamiela.
Eka 21 10
Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra eleberri grafikoaz jardungo dute ekainaren 21ean (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Harkaitz Cano.
Eka 18 10
Kevin Herediaren Hor hago, Kevin? nobela aurkeztuko du Meettok argitaletxeak ekainaren 18an (ostirala) 18:00etan Donostiako Bukowskin.
Eka 18 10
Patziku Perurenak Goizuetan bada gizon bat liburua aurkeztuko ekainaren 18an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Eka 17 10
Karmelo Iribarren, Joan Mari Irigoien, Juanra Madariaga, Joan Margarit, Juanjo Olasagarre eta Castillo Suarezek errezitaldia egingo dute ekainaren 17an (osteguna) 19:30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, Pentsamenduaren Poesia jaialdian.
Eka 16 10
Oier Guillanen Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ainhoa Alberdik, Amaia Corralek eta Oier Guillanek ekainaren 16an (asteazkena) 19:30ean Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Berriko egoitzan. Musika. Ander Fernandez.
Eka 16 10
Iban Zalduaren Euskaldun guztion aberria nobelaz arituko dira ekainaren 16an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko literatur solasaldietan (Kultur Ate). Gidaria: Mikel Ayerbe.
Eka 16 10
Laurehun inguru irakurlek Haur besoetakoa nobela osoa etenik gabe ozen irakurriko dute ekainaren 16an (asteazkena) Bilboko Arriaga antzokian, goizeko 8:00etan hasi eta 20:00ak bitartean.
Eka 15 10
Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz jardungo dute ekainaren 15ean (asteartea) 19:30ean Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan.
Eka 15 10
Bernardo Atxagak Haur besoetakoa nobelaz jardungo du ekainaren 15ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan.
Eka 15 10
Iban Zalduak Ipuinak – Antologia bat liburua aurkeztuko du ekainaren 15ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.