Aza 23 10
Sunset Park, Paul Auster
Paul Austerren Sunset Park aurkeztuko du Oskar Aranak azaroaren 23an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 23 10
Paul Austerren Sunset Park aurkeztuko du Oskar Aranak azaroaren 23an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 22 10
Jim Thompsonen 1.280 arima nobelari buruz jardungo dute azaroaren 22an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.
Aza 20 10
Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelako lekuetan barrena ibilaldi literarioa egingo dute azaroaren 20an (larunbata) 11:00etan Iruñeko Gaztelu Plazatik abiatuta.
Aza 19 10
Gotzon Barandiaranek Errotik nobela berria aurkeztuko du azaroaren 19an (ostirala) 21:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
Aza 19 10
Xabier Montoiaren Fucking artists ipuin liburua aurkeztuko du Elkar argitaletxeak azaroaren 19an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Aza 18 10
Asel Luzarragaren Utopiaren itzalak liburuaz jardungo dute azaroaren 18an (osteguna) 20:00ean Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Aza 18 10
Arantxa Urretabizkaiak 3 Mariak nobela aurkeztuko du azaroaren 18an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
Aza 17 10
Kepa Altonagak Darwin geurean saiakera aurkeztuko du azaroaren 17an (asteazkena) 19.00etan Andoaingo Bastero Kulturgunean.
Aza 17 10
Pablo Sastreren Leuropa nobelaz jardungo dute azaroaren 17 (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian. Gidatzailea: Isa Castillo.
Aza 16 10
Igor Estankonak eta Borja Estankonak Iratzeen esporak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute azaroaren 16an (asteartea) 19:30ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Aza 13 10
Yolanda Arrietak Off-On emanaldia eskainiko du azaroaren 13an (larunbata) 19:00etan Usurbilgo Sutegi aretoan.
Aza 13 10
Karmele Igartuari omenaldia egingo dio Idazle Eskolak azaroaren 13an (larunbata) 12:00etan Bergarako UNEDen.
Aza 12 10
Lander Garroren Kontrarioa nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 12an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Zaldiko-Maldiko elkartean.
Aza 12 10
Jokin Ansorenak Ordu bietan Frontoian nobela aurkeztuko du azaroaren 12an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 11 10
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldia egingo dute azaroaren 11n (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernst Lluch kultur etxean.