Api 11 24
Geure gelatik liburu azoka Azkoitian
Geure gelatik liburu azoka eta zenbait aurkezpen izango dira apirilaren 11tik (osteguna) 13ra (larunbata) Azkoitiko Portaleburu erakusketa aretoan.

Api 11 24
Geure gelatik liburu azoka eta zenbait aurkezpen izango dira apirilaren 11tik (osteguna) 13ra (larunbata) Azkoitiko Portaleburu erakusketa aretoan.

Api 09 24
Ignacy Karpowicz idazlearen Sonka hartuko dute hizpide apirilaren 9an (asteartea) 19:00etan Donostiako San Jeronimo kaleko liburutegiko sotoan. Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Api 09 24
Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori nobela solasgai izango dute apirilaren 9an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Mediatekan.
Api 08 24
Mikel Ayllon idazlearen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruz arituko dira apirilaren 8an (astelehena) 18:00etan Donostiako Okendo kultur etxean.
Api 07 24
2024ko Hatsaren poesia bilduma aurkeztuko dute jendaurrean apirilaren 7an (igandea) 12:00etan Senpereko Larraldean.

Api 06 24
BTZ irakur kluba hilabetero biltzen da Miarritzeko mediatekan. Parte hartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean; apirilaren 6an (larunbata) 14:30ean bilduko dira Miarritzeko mediatekan. Gidaria: Nora Arbelbide.
Mar 30 24
Amets Arzallus bertan dela Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz kalakan arituko dira martxoaren 30ean (larunbata) 10:00etan Hazparneko mediatekan. HAIK (Hazparne Aldeko Irakurketa Kluba)

Mar 24 24
Harkaitz Cano idazleak Ulu egiteko bolondres bila poema liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (igandea) 19:30ean Elizondoko Txokoto ostatuan.

Mar 22 24
Anne Hebert –Aiora Jaka Irizarrek euskarari ekarria- eta Giorgos Seferis –Maite López Las Heras itzultzaile lanetan- poeten lanak aurkeztuko ditu Munduko Poesiak Kaierak bildumak martxoaren 22an (ostirala) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian.

Mar 21 24
Xabi Lasaren Ura ez baita beti gardena nobelaren bueltan arituko dira martxoaren 21ean (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.

Mar 21 24
Patxi Zubizarreta bertan dela Loak ezkutatzen duena liburu berriari buruz arituko dira martxoaren 21ean (osteguna) 19:00etan Zarauzko irakurle taldean.
Mar 21 24
Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira solasean martxoaren 21an (osteguna) 19:00etan Arrasateko KulturAten.

Mar 21 24
Miren Agur Meabe eta Leire Bilbao poemak irakurtzen egongo dira martxoaren 21ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Bidebarrieta liburutegian.
Mar 21 24
Idoia Garzes Aldazabal idazleak Dei galdu bat aurkeztuko du martxoaren 21ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Mar 20 24
Paul Auster idazlearen Bidaiak scriptoriumean zehar liburua hartuta arituko dira martxoaren 20an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarko liburutegian.