Mar 02 11

Lagun armatua Durangon

Raul Zeliken Lagun armatua nobela aztertuko dute martxoaren 2an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Mar 01 11

3 Mariak Las Karrerasen

Arantxa Urretabizkaiak 3 Mariak nobela aurkeztuko du martxoaren 1ean (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko udal aretoan.

Mar 01 11

Azken tranbiaren itzala, Jose Inazio Basterretxea

Jose Inazio Basterretxeak Azken tranbiaren itzala liburua aurkeztuko du martxoaren 1ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Ots 28 11

Ogi hutsa Donostian

Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobelaz ariko dira otsailaren 28an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Ots 26 11

Poto Miarritzen

Pantzo Hirigarairen Poto nobelaren irakurraldia izango da otsailaren 26an (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.

Ots 25 11

Suzko lilia Hazparnen

Suzko lilia poema liburuan oinarriturik, Hedoi Etxartek eta Andoni Arcillak errezitaldia egingo dute otsailaren 25ean (ostirala) 20:30ean Hazparneko Elgar zentroan.

Ots 25 11

Atxagaren errezitaldia Hernanin

Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak errezitaldia egingo dute otsailaren 25ean (ostirala) 20:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean.

Ots 24 11

Pasio hutsa Gasteizen

Annie Ernauxen Pasio hutsa nobelaz solas egingo dute otsailaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Ots 24 11

Hura ez da lekua Errenterian

Oier Guillan eta Asier Sarasolak Hura ez da lekua errezitaldia egingo dute otsailaren 24an (osteguna) 20:00etan Errenteria Hiria Kulturunean (Niessen). Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide. Aktorea: Iñigo Ortega.

Ots 24 11

Gasolindegian Bilbon

Yurre Ugarteren Gasolindegian liburua izango dute hizpide otsailaren 24an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Foru Aldundiko Liburutegian.

Ots 23 11

Fikzioaren izterrak Andoainen

Ur Apalategik Fikzioaren izterrak ipuin liburua aurkeztuko du otsailaren 23an (asteazkena) 19:00etan Andoaingo udal liburutegian.

Ots 23 11

Zazpi orduak Bedian

Miren Agur Meaberen Zazpi orduak liburuaz jardungo dute otsailaren 23an (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.

Ots 23 11

Ezer baino lehen Zarautzen

Arantxa Iturberen Ezer baino lehen liburuaz mintzatuko dira otsailaren 23an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian.

Ots 23 11

Galerna Arrasaten

Iratxe Esnaolaren Galerna nobela aztertuko dute otsailaren 23an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ateko literatur solasaldietan. Gidatzailea: Mikel Ayerbe.

Ots 23 11

Musika airean Gasteizen

Karmele Jaio Musika airean liburuaz mintzatuko da otsailaren 23an (asteazkena) 10:30ean Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak