Mar 11 11
Fahrenheit 451 Hernanin
Ray Bradburyren Fahrenheit 451 nobelaren inguruko tertulia izango da martxoaren 11an (ostirala) 20:30ean Hernaniko gaztetxean.
Mar 11 11
Ray Bradburyren Fahrenheit 451 nobelaren inguruko tertulia izango da martxoaren 11an (ostirala) 20:30ean Hernaniko gaztetxean.
Mar 10 11
Bitsa eskuetan poema-irakurraldia egingo du Miren Agur Meabek martxoaren 10ean (osteguna) 20:00etan Azkoitiko Floreaga ikastetxean. Musika: Ibone Ibazeta.
Mar 10 11
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Hura ez da lekua errezitaldia egingo dute martxoaren 10ean (osteguna) 20:00etan Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide. Aktorea: Iñigo Ortega.
Mar 10 11
Katixa Agirreren Habitat ipuin liburuaz solas egingo dute martxoaren 10ean (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Mar 10 11
Milena Agusen Kondesa esku-guria liburuaz solas egingo dute martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Mar 09 11
Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek martxoaren 9an (asteazkena) 20:00etan Bilboko Arriaga antzokian.
Mar 09 11
Asel Luzarragaren Utopiaren itzalak nobelaz berbetan jardungo dute martxoaren 9an (asteazkena) 19:00etan Basaurin, Euskarabilan (Leon kalea).
Mar 09 11
Lander Garroren Kontrarioa nobelaz mintzatuko dira martxoaren 9 (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Mar 09 11
Mikel Etxaburuk Zu zara orain txoria poema liburua aurkeztuko du martxoaren 9an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar 09 11
Miren Agur Meabe Zazpi orduak liburuaz mintzatuko da martxoaren 9an (asteazkena) 10:30ean Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean.
Mar 04 11
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek martxoaren 4an (ostirala) 23:00etan Mutrikuko Goitibera tabernan.
Mar 04 11
Dino Buzzatiren Tartariarren basamortua, Ivo Andritxen Drinaren gaineko zubia eta Anxel Foleren Kriseiluaren argipean aurkeztuko dituzte martxoaren 4an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Mar 03 11
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Hura ez da lekua errezitaldia egingo dute martxoaren 3an (osteguna) 20:00etan Bilboko Kalderapekon. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide. Aktorea: Iñigo Ortega.
Mar 03 11
3 Mariak nobelaz mintzatuko da Arantxa Urretabizkaia martxoaren 3an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan
Mar 02 11
Jokin Muñozen Bizia lo ipuin liburuaz solas egingo dute martxoaren 2an (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.