Mar 31 11

Idazle errusiarrak Zarautzen

Patxi Santamaria aktoreak Errusiako hainbat idazleren lanen irakurraldia egingo du martxoaren 31n (osteguna) 21:30ean Zarauzko Euskalduna tabernan. Musika: Nekane Igarza.

Mar 31 11

Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo Gasteizen

Iñaki Segurolaren Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo liburuaz jardungo dute martxoaren 31n (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Mar 30 11

Joan Iruñean

Patxi Zubizarretak Joan eleberria aurkeztuko du martxoaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Civicanen.

Mar 30 11

Eta emakumeari sugeak esan zion Zarautzen

Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion nobela aztertuko dute martxoaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian.

Mar 29 11

Poto Urruñan

Pantzo Hirigaraik Poto nobela aurkeztuko du martxoaren 29an (astelehena) 19:00etan Urruñako Xaia ostatuan.

Mar 28 11

Koaderno handia Donostian

Agota Kristofen Koaderno handia nobelaz ariko dira martxoaren 28an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Mar 26 11

Ospitalekoak Miarritzen

Mikel Antzaren Ospitalekoak nobelaz ariko dira martxoaren 26an (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.

Mar 25 11

Hutseaniko hazkurria Iruñean

Joxemiel Bidadorren Hutseaniko hazkurria poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute martxoaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Planetarioan.

Mar 25 11

Autopsiarako frogak Ean

Koldo Izagirreren Autopsiarako frogak saiakera liburua aztertuko dute martxoaren 25ean (ostirala) 20:00etan Eako Zakili elkartean.

Mar 24 11

Gabriel Arestiri buruz Algortan

Gabriel Arestiri buruz solasean jardungo dute Meli Estebanek, Natxo de Felipek, Xabier Kintanak, Jon Kortazarrek, Karmelo Landak eta Anjel Zelaietak martxoaren 24an (osteguna) 20:00etan Algortako Villamonte kultur etxean.

Mar 24 11

Errotik Derion

Gotzon Barandiaranen Errotik nobelaz berbetan jardungo dute martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Derioko Gurea aretoan.

Mar 24 11

Koldo Izagirreren hitzaldia Andoainen

Koldo Izagirrek Zuria naiz eta speak white esaten didate hitzaldia egingo du martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Andoainen, Martin Ugalde Foroan.

Mar 24 11

Bitsa eskuetan Durangon

Miren Agur Meabek Zazpi orduak eta Bitsa eskuetan liburuez berba egingo du martxoaren 24an (osteguna) 17:00etan Durangoko Pinondo etxean. Gidaria: Josuñe Muñoz.

Mar 24 11

Artzapezpikuaren bisita, Adam Bodor

Adam Bodor-en Artzapezpikuaren bisita liburua aurkeztuko du Unai Elorriagak martxoaren 24an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Mar 23 11

Zazpi orduak Urretxun

Miren Agur Meaberen Zazpi orduak liburua izango dute mintzagai martxoaren 23an (asteazkena) 19:00etan Urretxuko liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak