Mar 24 11
Bitsa eskuetan Durangon
Miren Agur Meabek Zazpi orduak eta Bitsa eskuetan liburuez berba egingo du martxoaren 24an (osteguna) 17:00etan Durangoko Pinondo etxean. Gidaria: Josuñe Muñoz.
Mar 24 11
Miren Agur Meabek Zazpi orduak eta Bitsa eskuetan liburuez berba egingo du martxoaren 24an (osteguna) 17:00etan Durangoko Pinondo etxean. Gidaria: Josuñe Muñoz.
Mar 24 11
Adam Bodor-en Artzapezpikuaren bisita liburua aurkeztuko du Unai Elorriagak martxoaren 24an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar 23 11
Miren Agur Meaberen Zazpi orduak liburua izango dute mintzagai martxoaren 23an (asteazkena) 19:00etan Urretxuko liburutegian.
Mar 23 11
Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobela aztertuko dute martxoaren 23an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ateko literatur solasaldietan. Gidatzailea: Mikel Ayerbe.
Mar 22 11
Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du Koldo Izagirrek martxoaren 22an (asteartea) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Mar 22 11
Jon Benitok Bulkada poema liburua aurkeztuko du martxoaren 22an (asteartea) 19:00etan Zarauzko Azken Portuko aretoan.
Mar 19 11
Aurelia Arkotxaren irakurraldia izango da martxoaren 19an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan. Musika: Jesus Aured.
Mar 19 11
Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña queer literaturaz ariko dira Literatura Eskolan, martxoaren 19an (larunbata) 10:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Mar 17 11
Xabier Mendigurenen Sakoneta (2) nobelaz jardungo dute martxoaren 17an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
Mar 17 11
Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakeraz mintzatuko da Jose Angel Irigaray martxoaren 17an (osteguna) 19:30ean Durangoko Hitz liburu-dendan.
Mar 17 11
Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du martxoaren 17an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Arrano elkartean.
Mar 17 11
Bitsa eskuetan poema-irakurraldia egingo du Miren Agur Meabek martxoaren 17an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Aldabe kultur etxean. Musika: Ibone Ibazeta.
Mar 17 11
Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuaz berba egingo dute martxoaren 17an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Mar 16 11
Iratxe Esnaolaren Galerna nobelaz arituko dira martxoaren 16an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Mar 16 11
Ariel Dorfmanen Herioa eta dotzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute martxoaren 16an (asteazkena) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.