Api
05
11
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Hura ez da lekua errezitaldia egingo dute apirilaren 5ean (asteartea) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide. Aktorea: Iñigo Ortega.
Api
03
11
Hatsaren Poesia bilduma aurkeztuko du Hatsa elkarteak apirilaren 3an (igandea) 12:00etan Senpereko Larraldea etxean. Arratsaldean errezitaldiak izango dira.
Api
01
11
Patxi Zubizarretak eta Joserra Senperenak Joan liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute apirilaren 1ean (ostirala) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.
Mar
31
11
Patxi Santamaria aktoreak Errusiako hainbat idazleren lanen irakurraldia egingo du martxoaren 31n (osteguna) 21:30ean Zarauzko Euskalduna tabernan. Musika: Nekane Igarza.
Mar
31
11
Iñaki Segurolaren Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo liburuaz jardungo dute martxoaren 31n (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Mar
30
11
Patxi Zubizarretak Joan eleberria aurkeztuko du martxoaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Civicanen.
Mar
30
11
Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion nobela aztertuko dute martxoaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian.
Mar
29
11
Pantzo Hirigaraik Poto nobela aurkeztuko du martxoaren 29an (astelehena) 19:00etan Urruñako Xaia ostatuan.
Mar
28
11
Agota Kristofen Koaderno handia nobelaz ariko dira martxoaren 28an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.
Mar
26
11
Mikel Antzaren Ospitalekoak nobelaz ariko dira martxoaren 26an (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.
Mar
25
11
Joxemiel Bidadorren Hutseaniko hazkurria poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute martxoaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Planetarioan.
Mar
25
11
Koldo Izagirreren Autopsiarako frogak saiakera liburua aztertuko dute martxoaren 25ean (ostirala) 20:00etan Eako Zakili elkartean.
Mar
24
11
Gabriel Arestiri buruz solasean jardungo dute Meli Estebanek, Natxo de Felipek, Xabier Kintanak, Jon Kortazarrek, Karmelo Landak eta Anjel Zelaietak martxoaren 24an (osteguna) 20:00etan Algortako Villamonte kultur etxean.
Mar
24
11
Gotzon Barandiaranen Errotik nobelaz berbetan jardungo dute martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Derioko Gurea aretoan.
Mar
24
11
Koldo Izagirrek Zuria naiz eta speak white esaten didate hitzaldia egingo du martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Andoainen, Martin Ugalde Foroan.