maiatza 31 11

Poesiaz solasaldia Baionan

Poesia berriaz mahai-inguruan izango dira Eric Dicharry, Oier Gillan, Josu Jimenez Maia, Odon Noblia, Xabier Soubelet eta Auxtin Zamora maiatzaren 31n (asteartea) 19:30ean Baionako Euskal Museoan.

maiatza 30 11

Katu jendea Donostian

Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburuaz ariko dira maiatzaren 30ean (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

maiatza 29 11

Poesiaz solasaldia Oreretan

Poesiaren ibilbideak gosari-solasaldia izango da Auxtin Zamora, Imanol Epelde eta Ixiar Rozasekin maiatzaren 29an (igandea) 10:30ean Oreretako Mikelazulo elkartean.

maiatza 28 11

Igo gora errezitaldia Oreretan

Manex Agirrek Igo gora errezitaldia eskainiko du maiatzaren 28an (larunbata) 20:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean. Musika: Marco Bianchi eta Jon Aranburu.

maiatza 28 11

Bustilehorreko poemak Oreretan

Jose Luis Otamendik Bustilehorreko poemak errezitaldia egingo du maiatzaren 28an (larunbata) 18:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean. Musika: Juan Azpillaga.

maiatza 27 11

Poesia arabiarra Oreretan

Duintasunaren eta askatasunaren koloreak, herrialde arabiarretako poesian oinarritutako errezitaldia izango dute maiatzaren 27an (ostirala) 20:30ean Oreretako Mikelazulo elkartean.

maiatza 27 11

Moroak gara behelaino artean? Ean

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakeraz ariko dira maiatzaren 27an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

maiatza 27 11

Tangerko ametsak, Jon Arretxe

Jon Arretxek Tangerko ametsak nobela aurkeztuko du maiatzaren 27an (ostirala)12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.

maiatza 26 11

Huntza hezur berritan Oreretan

Juan Ramon Makusok Huntza hezur berritan errezitaldia egingo du maiatzaren 26an (osteguna) 20:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean.

maiatza 25 11

Zazpi orduak Baztanen

Miren Agur Meaberen Zazpi orduak liburuaz solas egingo dute maiatzaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Baztanen, Berroetako elkartean.

maiatza 25 11

SPrako tranbia Zarautzen

Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobelaz jardungo dute maiatzaren 25ean (asteazkena) 18:00etan Zarauzko Sanz Enea liburutegian.

maiatza 24 11

Eskuen sustraiak Basaurin

Oier Guillan eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldia egingo dute maiatzaren 24an (asteartea) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide.

maiatza 24 11

Autopsiarako frogak Arrasaten

Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du Koldo Izagirrek maiatzaren 24an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

maiatza 21 11

Leteren poesigintzaz Iruñean

Literatura Eskolan Xabier Leteren poesigintzaz hitzaldia egingo du Jose Angel Irigarayk maiatzaren 21ean (larunbata) 10:00etan Iruñeko Euskaldunon Biltokian.

maiatza 20 11

Etxeko hautsa, Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundik Etxeko hautsa nobela aurkeztuko du maiatzaren 20an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Agenda

Efemerideak

Kritikak