Eka
04
11
Irakurzaletasunaren transmisioa: noiz eta nola? solasaldian parte hartuko dute Basauri, Donostia, Iurreta, Larrabetzu, Leioa, Meatzaldea eta Segurako irakurle klubek ekainaren 4an (larunbata) 10:00etan Literaturian, Larrabetzuko Angulerin.
Eka
03
11
Pamiela argitaletxeak Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat poema liburua aurkeztuko du ekainaren 3an (ostirala) 12:30ean Literaturian, Larrabetzuko Angulerin.
Eka
03
11
Iñigo Aranbarrik Zamaontzia nobela berria aurkeztuko du ekainaren 3an (ostirala) 11:30ean Literaturian, Larrabetzuko Angulerin. Argitaldaria: Susa.
Eka
03
11
Philip Rothen Nemesis nobela aurkeztuko du Beñat Sarasolak ekainaren 3an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaldaria: Meettok.
Eka
02
11
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz solas egingo dute ekainaren 2an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Eka
02
11
Jon Benitok Bulkada errezitaldia egingo du ekainaren 2an (osteguna) 20:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean.
Eka
02
11
Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobelaz ariko dira Unai Elorriaga eta Juan Garzia ekainaren 2an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Eka
02
11
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek ekainaren 2an (osteguna) 19:00etan Urretxu-Zumarragako gaztetxean.
Eka
01
11
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldia egingo dute ekainaren 1ean (asteazkena) 21:00etan baionako Euskal Museoan. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide.
Eka
01
11
Haruki Murakamiren Gauaren sakonean nobelaz hitz egingo dute ekainaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Eka
01
11
Narratiba berriaz mahai-inguruan mintzatuko dira Ur Apalategi, Itxaro Borda, Eñaut Etxamendi eta Eneko Bidegain ekainaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Baionako Euskal Museoan.
Eka
01
11
Koldo Izagirreren Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri nobelari buruz jardungo dute ekainaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.
Eka
01
11
Eñaut Etxamendik ipuinen bilduma aurkeztuko du ekainaren 1ean (asteazkena) 19:00etan Baionako Euskal Museoan.
Eka
01
11
Ur Apalategik Fizkioaren izterrak ipuin liburua aurkeztuko du ekainaren 1ean (asteazkena) 18:30ean Baionako Euskal Museoan.
maiatza
31
11
Itxaro Bordak eta Maddi Oihenartek poesi errezitaldia eskainiko dute maiatzaren 31n (asteartea) 21:00etan Baionako Euskal Museoan.