Uzt 16 11

Errezitaldia Ean

Poesia errezitaldian pare hartuko dute Jon Benito, Mikel Etxaburu eta Elena Medelek uztailaren 16an (larunbata) 22:00etan Eako frontoi atzean. Musika: The Soul Stompers.

Uzt 16 11

Bitsa eskuetan Ean

Bitsa eskuetan errezitaldia eskainiko du Miren Agur Meabek uztailaren 16an (larunbata) 13:00etan Eako Talaian. Musika: Ibone Ibazeta.

Uzt 16 11

Beñat Sarasolaren hitzaldia Ean

Beñat Sarasolak Harrietatik anfetaminetara, 20 urte euskal poesian hitzaldia egingo du uztailaren 16an (larunbata) 10:30ean Eako udaletxean.

Uzt 15 11

Arestiren Zuzenbide debekatua Ean

Gabriel Arestiren Zuzenbide debekatua obra poetikoaz mahai-inguruan parte hartuko dute Fito Rodriguezek eta Karmelo Landak uztailaren 15ean (ostirala) 19:30ean Eako udaletxean. Errezitatzaileak: Oier Guillan eta Asier Sarasola

Uzt 13 11

Bitsa eskuetan Donostian

Bitsa eskuetan errezitaldia eskainiko du Miren Agur Meabek uztailaren 13an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Musika: Ibone Ibazeta.

Uzt 10 11

Biodiskografiak Gernikan

Iban Zalduak Biodiskografiak liburuko pasarteen irakurraldia egingo du uztailaren 10ean (igandea) 19:00etan Gernikako gaztetxean.

Uzt 09 11

Bitsa eskuetan Ean

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poema liburuaz solas egingo dute uztailaren 9an (larunbata) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Uzt 07 11

Tangerko ametsak Donostian

Jon Arretxeren Tangerko ametsak nobelaz solas egingo dute uztailaren 7an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Uzt 06 11

Eta orain badakit Donostian

Tere Irastortzak Eta orain badakit errezitaldia egingo du uztailaren 6an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Musika: Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Iñaki Telleria.

Uzt 01 11

Mahai-ingurua Bilbon

Hezkuntzaz kanpoko literatur sustatzaileak mahai-inguruan parte hartuko dute Arrate Egañak, Patxi Salaberrik eta Ur Apalategik uztailaren 1ean (ostirala) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Uzt 01 11

Literaturaz eta hezkuntzaz hitzaldiak Bilbon

Ur Apalategik Balioen zeharkako trataera euskal literaturan hitzaldia egingo du uztailaren 1ean (ostirala) 9:15ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian; Arrate Egañak haur eta gazte literaturaz 10:45ean; eta Patxi Salaberrik heziketaz eta literaturaz 12:15ean.

Eka 30 11

Bere aitaren alaba Gasteizen

Anne Beresten Bere aitaren alaba liburuaz solas egingo dute ekainaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Eka 30 11

Irakurzaletasunaz Bilbon

Fito Rodriguezek Irakurzaletasuna euskal literaturan hitzaldia egingo du ekainaren 30ean (osteguna) 9:15ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian; 10:45ean Ander Iturriotzek eta 12:15ean Iratxe Retolazak. Arratsaldeko 18:00etan hirurek mahai-inguruan jardungo dute.

Eka 25 11

Gizaki bakartiak Miarritzen

Beatrice Urruspilen Gizaki bakartiak liburuaz solastatuko dira ekainaren 25ean (larunbata) 14:30ean Miarritzeko mediatekan.

Eka 22 11

Eta emakumeari sugeak esan zion Tolosan

Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion nobelaz mintzatuko dira ekainaren 22an (asteazkena) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak