Urt 19 26

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa Bilbon

Miren Agur Meabe idazlea Amorante frantsesa  nobelari buruz arituko da urtarrilaren 19an (astelehena) 18:30ean Bilboko Begoñan, bertako liburutegian Ane Labaka gidari dela.
Amorante frantsesa - Azala - Miren Agur Meabe

Urt 18 26

Samuel Becket Godoten esperoan eta Samara Velte Eta Karmele Gasteizen

Samuel Beckett idazlearen Godoten esperoan eta Samara Veltek idatzitako Eta Karmele? hizketagai izango dituzte urtarrilaren 18an (igandea) 18:00etan Gasteizko Zapateneon, Azpimarra irakurle taldearen egitarauaren baitan.

azpimarra

Urt 16 26

Lurraren Altxamenduak Lehen astinduak Gasteizen

Eider Beobidek Lurraren Altxamenduaken Lehen astinduak aurkeztuko du urtarrilaren 16an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Eva Forest liburutopian.
lehen_astinduak

Urt 16 26

Euskal literatur sistemaren bizioak eta Meza nagusia Iruñean

sistema

Inma Errea, Yolanda Arrieta eta Ines Castiella, Josune Muñozek gidatutako solasaldian arituko dira solasean Euskal literatur sistemaren bizioak aipatuz, eta ostean Uxue Alberdi eta Amorantek Meza nagusia eskainiko dute urtarrilaren 16an (ostirala) 18:30ean Iruñeko Laban.

Urt 15 26

Harkaitz Cano Silueta Larrabetzun

Harkaitz Cano idazleagaz Silueta liburu berriari buruz berbetan egoteko astia izango dute urtarrilaren 15ean (eguena) 19:00etan Larrabetzuko irakurle taldean.

Urt 15 26

Ernesto Prat Urzainki Muga hautsien hegalak

Ernesto Prat Urzainkik Muga hautsien hegalak nobela beltza aurkeztuko du urtarrilaren 15ean (ortzeguna) 10:30ean Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
prat

 

Urt 14 26

Mariarosa Dalla Costa eta Selma Jame Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza Bilbon

Mariarosa Dalla Costa eta Selma Jamesen Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza aurkeztuko du Aiora Enparantza itzultzaileak urtarrilaren 14an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Zirikan.

Urt 13 26

Eider Rodriguez Dena zulo bat zen Zumaian

Eider Rodriguez idazlearen Dena zulo bera zen  liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 13an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Irakurri matte irakurle taldean.

eiderRo

Urt 12 26

Ganbila bildumako Herrenaren promesak eta Fikziraultzaileak

Ganbila antzerki testuen bildumako azken liburuak Herrenaren promesak eta Fikziraultzaileak – aurkeztuko dituzte, Maite Aizpurua -Infinitudrama- eta Kamikaz kolektiboak urtarrilaren 12an (astelehena) 11:30ean Donostiako Plaza Berriko Liburutegi Zaharrean.

ganbila2025_2

Urt 12 26

Agatha Christie Hilketa bat iragartzen da

Agatha Christie idazlearen Hilketa bat iragartzen da  aurkeztuko du Amaia Gurbindo euskaratzaileak urtarrilaren 12n (astelehena) 10:30 Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
agata

Abe 28 25

Maddi Sarasua Biharraren hegietan Zarautzen

Maddi Sarasua idazlearen Biharraren hegietan liburuari buruz arituko dira abenduaren 28an (igandea) 19:00etan Zarauzko uhera irakurle taldekoak, Hiruputzu gaztetxean.
biharraren-hegietan-txalaparta-eus

uherazarautz

Abe 19 25

Sylvia Plath Beirazko kanpaia Getarian

Sylvia Plath idazlearen Beirazko kanpaia euskaratu zuen Garazi Arrulak eta abenduaren 19an (ostirala) 21:00etan solasean arituko dira Hernaniko a(letu) irakurle taldean, Kontrakantxa gaztetxean.

aletuplath

Abe 17 25

Lurraren Altxamenduak Lehen astinduak

Eider Beobidek Lurraren Altxamenduaken Lehen astinduak aurkeztuko du abenduaren 17an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Plaza Berriko liburutegian. Argitaletxea: Katakrak.
lehen_astinduak

Abe 16 25

Juanjo Olasagarre Ezinezko maletak Egiako Iraqueerle taldean

Juanjo Olasagarreren  Ezinezko maletak nobelari buruz hitz egingo  dute abenduaren 16an (asteartea) 19:00etan Donostiako Egian Iraqueerle taldean, Teila fabrikan.
ezinezqueer

Abe 16 25

Danele Sarriugarte beste zerbait Gasteizen

Danele Sarriugartek beste zerbait aurkeztuko du Oihana Aranak lagunduta  abenduaren 16an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Eva Forest Liburutopian.
zerbaitopia

Agenda

Efemerideak

Kritikak