Eka
30
11
Fito Rodriguezek Irakurzaletasuna euskal literaturan hitzaldia egingo du ekainaren 30ean (osteguna) 9:15ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian; 10:45ean Ander Iturriotzek eta 12:15ean Iratxe Retolazak. Arratsaldeko 18:00etan hirurek mahai-inguruan jardungo dute.
Eka
25
11
Beatrice Urruspilen Gizaki bakartiak liburuaz solastatuko dira ekainaren 25ean (larunbata) 14:30ean Miarritzeko mediatekan.
Eka
22
11
Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion nobelaz mintzatuko dira ekainaren 22an (asteazkena) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Eka
22
11
Jon Arretxek Tangerko ametsak nobela aurkeztuko du ekainaren 22an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Casa del Libron.
Eka
19
11
Iban Zalduak Biodiskografiak liburua aurkeztuko du ekainaren 19an (igandea) 19:00etan Gernikako gaztetxean.
Eka
17
11
Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobelaz ariko dira ekainaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.
Eka
17
11
Antonio Casado da Rochak Esku ezkerraz poema liburua aurkeztuko du ekainaren 17an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Eka
16
11
Jeremias Erroren Garabi suizidaren amodioa aztertuko dute ekainaren 16an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Eka
16
11
Gay-les poesia errezitaldian parte hartuko dute Rikardo Arregik, Mikel Ayerbek, Ibon Egañak, Angel Errok, Kattalin Minerrek eta Juanjo Olasagarrek ekainaren 16an (osteguna) 19:00etan Arrasateko Kultur Aten.
Eka
15
11
Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobelaz ariko dira Eider Rodriguez eta Ur Apalategi ekainaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Eka
15
11
Milena Agusen Kondesa esku-guria nobelaz jardungo dute ekainaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Eka
15
11
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburua aztertuko dute ekainaren 15ean (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ateko literatur solasaldietan. Gidatzailea: Mikel Ayerbe.
Eka
14
11
Pentsamenduaren Poesia errezitaldia eskainiko dute ekainaren 14an (asteartea) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan.
Eka
14
11
Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du Koldo Izagirrek ekainaren 14an (asteartea) 17:00etan Añorgan, Donostiako Ikastolen Etxean.
Eka
13
11
Iratxe Esnaolaren Galerna nobelaz ariko dira ekainaren 13an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.