Abe 22 11

Maitea Gasteizen

Toni Morrisonen Maitea nobela aztertuko dute abenduaren 22an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Abe 22 11

Mahai-ingurua Lemoan

Juan Luis Zabalak eta Imanol Epeldek “Gaztetxeak eta literatura” mahai-inguruan parte hartuko dute abenduaren 22an (osteguna) 20:00etan Lemoako gaztetxean.

Abe 22 11

Koaderno Handia Bermeon

Agota Kristofen Koaderno Handia nobelaz solas egingo dute abenduaren 22an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Abe 21 11

Ogi hutsa Iurretan

Mohammed Xukriren Ogi hutsa nobelaz mintzatuko dira abenduaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Abe 20 11

Mea culpa Arrasaten

Uxue Apaolazaren Mea culpa nobelaz mintzatuko dira abenduaren 20an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidatzailea: Mikel Aierbe.

Abe 19 11

Artzapezpikuaren bisita Donostian

Adam Bodorren Artzapezpikuaren bisita nobelaz jardungo dute abenduaren 19an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Abe 19 11

Jimenez Maiaren hitzaldia Iruñean

Josu Jimenez Maiak “Haikuak… euskaraz, zergatik ez?” hitzaldia egingo du abenduaren 19an (astelehena) 19:30ean Iruñeko Erraldoien Txokoan.

Abe 19 11

Ametsen txokoan bizi naiz Eibarren

Ibon Muñoaren Ametsen txokoan bizi naiz liburua aurkeztuko du Ataramiñek abenduaren 19an (astelehena) 19:00etan Eibarko Arrate kultur elkartean.

Abe 17 11

Gema Lasarteren hitzaldia Donostian

Literatura Eskolan Gema Lasartek “Emakume anitza euskal narratiba garaikidean” hitzaldia egingo du abenduaren 17an (larunbata) 10:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Abe 16 11

Zaharrak ez zuen hil nahi Iruñean

Gaizka Zabarteren Zaharrak ez zuen hil nahi nobelaz mintzatuko dira abenduaren 16an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Abe 16 11

Zwei Frauen Ean

Joxean Agirreren Zwei Frauen nobelaz jardungo dute abenduaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Abe 16 11

Pantaleon eta bisitariak, Vargas Llosa

Santi Leonek Vargas Llosaren Pantaleon eta bisitariak nobela aurkeztuko du abenduaren 16an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Abe 15 11

Zamaontzia Larrabetzun

Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobelaz ariko dira abenduaren 15ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Abe 15 11

Herio heroi Markinan

Oier Guillanen Herio heroi antzezlanaren irakurketa egingo du abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Abe 15 11

Katu jendea Arizkunen

Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburuaz solastatuko dira abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Arizkungo Herriko Etxeko elkartean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak