Mar 27 12

Suite frantsesa Bilbon

Irene Nemirovskiren Suite frantsesa nobelaz jardungo dute martxoaren 27an (asteartea) 18:00etan Bilboko Bidebarrietan. Gidatzailea: Beñat Sarasola.

Mar 27 12

Baita hondakinak ere, Iñigo Astiz

Iñigo Astizek Baita hondakinak ere poema liburu berria aurkeztuko du martxoaren 27an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

Mar 26 12

Egarri egunak portualdean Donostian

Koldo Izagirreren Egarri egunak portualdean nobelari buruz jardungo dute martxoaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Mar 24 12

Iñigo Aranbarriren hitzaldia Durangon

Bonbardaketak literaturan, hasi Durangon eta Hiroshimatik gora hitzaldia egingo du Iñigo Aranbarrik Literatura Eskolan martxoaren 24an (larunbata) 10:00etan Durangoko udal liburutegian.

Mar 23 12

Odolbildua Txantrean

Josu Landaren Odolbildua nobelaz solas egingo dute martxoaren 23an (ostirala) 19:00etan Txantreako Biltokin.

Mar 23 12

Itxaro Bordaren irakurraldia Bartzelonan

Itxaro Bordak irakurraldia egingo du martxoaren 23an (ostirala) 13:30ean Bartzelonako Unibertsitatean.

Mar 23 12

Ni, Vera, Itxaso Martin

Itxaso Martinek Ni, Vera nobela aurkeztuko du martxoaren 23an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Mar 22 12

Egarri egunak portualdean Larrabetzun

Koldo Izagirrek Egarri egunak portualdean nobelaz jardungo du martxoaren 22an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Mar 22 12

Garbiketa Ean

Sofi Oksanenen Garbiketa nobelaz berbetan ariko dira martxoaren 22an (osteguna) 19:30ean Eako HEA kultur elkartean.

Mar 22 12

Eroriaren logika Bilbon

Juanra Madariagak Eroriaren logika errezitaldia egingo du martxoaren 22an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian.

Mar 22 12

Ileak uretan, Josu Penades

Josu Penadesek Ileak uretan nobela aurkeztuko du martxoaren 22an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Mar 20 12

Gaueko gezurrak Arrasaten

Gesualdo Bufalinoren Gaueko gezurrak nobelaz berba egingo dute martxoaren 20an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Koordinatzailea: Mikel Ayerbe.

Mar 20 12

Zulo bat uretan Iruñean

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelaz ariko dira martxoaren 20an (asteartea) 18:00etan Iruñeko Civican-en.

Mar 16 12

Twist Iruñean

Harkaitz Canoren Twist nobelaz solas egingo dute martxoaren 16an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Mar 15 12

Jaiotze markak Bermeon

Nancy Hustonen Jaiotze markak liburua izango dute hizpide martxoaren 15ean (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegia.

Agenda

Efemerideak

Kritikak