Ira 28 23
Eneko Barberena Suak erreko ez balu Iruñean
Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute mintzagai irailaren 28an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Ira 28 23
Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute mintzagai irailaren 28an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Ira 28 23
Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina mintzagai hartuko dute irailaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko Sanz enea liburutegiko irakurle taldean.
Ira 27 23
Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du irailaren 27an (asteazkena) 19:00etan Egiako kultur etxean.
Ira 26 23
Eider Rodriguezek idatzitako Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira irailaren 26an (asteartea) 19:00etan Tolosako kultur etxean. Gidaria: Yurre Ugarte. Galtzaundi.
Ira 26 23
Josu Jimenez Maiak idatzitako Hitzen hasperenak liburua izanen dute mintzagai irailaren 26an (asteartea) 19:00etan Iruñean, Nafar Anteneoan. Joxemiel Bidador poesia taldea.
Ira 26 23
Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro, Danele Sarriugarte Mochales Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat? mahaingurua egingo dute irailaren 26an (asteartea) 18:00etan Donostiako Tabakaleran. EIZIE.
Ira 24 23
Bergarako Idazle Eskolak antolatuta Ilunabar literarioa egingo dute irailaren 24an (igandea) 18:30ean Antzuolako Aitz garbi tabernan.
Ira 21 23
Iban Zalduak Ipuina engainua da irakurraldi musikatua egingo du Mice musikariarekin irailaren 21ean (osteguna) 19:30ean Baionako Biltxoko elkartean. Mintzalasai.
Ira 20 23
Iñigo Martinez Peña Pantailen garaipena saiakerari buruz solasean arituko da irailaren 20an (asteazkena) 19:30ean Deustuko Müllerren. Berbaizu.
Ira 20 23
Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa izango dute mintzagai irailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Irurtzungo Pikuxar elkartean.
Ira 15 23
Bernat Etxepare idazleari buruzko Linguae Vasconum primitiae (1545) mintzo den liburua. Euskaldunen hizkuntzaren hastapena hitzaldia eskainiko dute Aurelia Arkotxa eta Philippe Chareyrek irailaren 15ean (ostirala) 18:00etan Duzunaritze-Sarasketako Etxartian. Hergarai bizi.
Ira 14 23
Amets Arzallus Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz arituko da berbetan irailaren 14ean (osteguna) 18:30ean Ozaetako Garaion gunean. Artedrama.
Ira 12 23
Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelari buruz arituko dira irailaren 12an (asteartea) 19:400etan Donostiako San Jeronimoko liburutegi nagusian. Gidaria: Iñigo Aranbarri. Donostia Kultura.
Ira 12 23
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat izango dute mintzagai idazlearekin irailaren 12an (asteartea) 19:00etan Lekeitioko udako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.
Ira 12 23
Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute irailaren 12an (asteartean) 18:00etan Zumaiako Matte irakurle taldean.