maiatza 26 12

Surf Markinan

Aitor Zuberogoitiaren Surf liburuaz jardungo dute maiatzaren 26an (larunbata) 11:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

maiatza 25 12

Poema irakurraldia Iruñean

Xabier Soubeleten poemen irakurraldia izango da maiatzaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

maiatza 24 12

Gure etxeko kontuak Lizarran

Natalia Ginzburgen Gure etxeko kontuak liburuaz solas egingo dute maiatzaren 24an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

maiatza 23 12

Martutene Donostian

Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaz ariko dira maiatzaren 23an (asteazkena) 19:30ean Donostiako San Telmo museoan.

maiatza 23 12

Hodeien adorea Zarautzen

Yoseba Peñaren Hodeien adorea nobelaz ariko dira maiatzaren 23an (asteazkena) 19:00etan Zarauzko Garoa liburu-dendan.

maiatza 23 12

Beste norbaiten zapatak Bedian

Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak ipuin liburua aztertuko dute maiatzaren 23an (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.

maiatza 22 12

Biodiskografiak Gasteizen

Iban Zalduak Biodiskografiak irakurraldia egingo du maiatzaren 22an (asteartea) 20:30ean Gasteizko Parral tabernan.

maiatza 22 12

Errezitaldia Basaurin

Ez don armairu, ez dok armairu errezitaldia egingo dute maiatzaren 22an (asteartea) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

maiatza 22 12

Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu Arrasaten

Sergi Pamiesen Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu ipuin liburuaz berba egingo dute maiatzaren 22an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Koordinatzailea: Mikel Ayerbe.

maiatza 22 12

Apenas, Karlos Linazasoro

Karlos Linazasorok Apenas liburua aurkeztuko du maiatzaren 22an (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.

maiatza 21 12

Azukre xehea, gatz larria Donostian

Mikel Hernandez Abaituak Azukre xehea, gatz larria liburuaz jardungo du maiatzaren 21ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

maiatza 19 12

Soinujolearen semea Hendaian

Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea nobelaz jardungo dute maiatzaren 19an (larunbata) 18:30ean Hendaiako Mendi Zolan.

maiatza 18 12

Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu Ean

Sergi Pamiesen Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu liburuaz berbetan ariko dira maiatzaren 18an (ostirala) 19:30ean Ean, Hea elkartean.

maiatza 17 12

Ugerra eta kedarra Bermeon

Sonia Gonzalezen Ugerra eta kedarra nobelaz berba egingo dute maiatzaren 17an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

maiatza 17 12

Euskal harriak Bilbon

Joseba Azkarragaren Euskal harriak liburua aztertuko dute maiatzaren 17an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrietan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak