Urr 18 12

Twist Zarautzen

Harkaitz Canoren Twist nobelaz ariko dira urriaren 18an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Urr 18 12

Kameleoientzako musika

Truman Capoteren Kameleoientzako musika narrazio liburuaz jardungo dute urriaren 18an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Urr 17 12

Twist Deustuan

Harkaitz Canoren Twist nobelaz jardungo dute urriaren 17an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte aretoan.

Urr 17 12

Garbiketa Iurretan

Sofi Oksanenen Garbiketa nobelaz mintzatuko dira urriaren 17an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Urr 17 12

Idazten ari dela idazten duen idazlea Iban Zaldua

Iban Zalduak Idazten ari dela idazten duen idazlea liburua aurkeztuko du urriaren 17an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Urr 16 12

Ez obeditu inori Hernanin

Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelaz ariko dira urriaren 16an (asteartea) 19:30ean Hernaniko udal liburutegian.

Urr 16 12

Odolaren sua, Irene Nemirovski

Irene Nemirovskiren Odolaren sua nobela aurkeztuko du Jose Antonio Sarasolak urriaren 16an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 11 12

Twist Markinan

Harkaitz Canoren Twist nobelaz berba egingo dute urriaren 11n (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urr 11 12

Independentziaren paperak, Pako Aristi

Pako Aristik Independentziaren paperak liburua aurkeztuko du urriaren 11n (ostegunean) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Urr 11 12

Zazpi ebidentzia birjaiotzarako, Xabier Amuriza

Xabier Amurizak Zazpi ebidentzia birjaiotzarako saiakera aurkeztuko du urriaren 11n (osteguna) 10:30ean Lasarte-Oriako Villa Mirentxun.

Urr 11 12

Motoa, Juan Kruz Igerabide

Juan Kruz Igerabidek Motoa nobela aurkeztuko du urriaren 11n (osteguna) 10:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Alberdania.

Urr 09 12

La lutte finale Zumaian

Joxean Agirreren La lutte finale nobelaz solas egingo dute urriaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.

Urr 08 12

Garbiketa Igorren

Sofi Oksanenen Garbiketa nobelaz mintzatuko dira urriaren 8an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Urr 05 12

Zozoen elean, Miel A. Elustondo

Miel A. Elustondok Zozoen elean elkarrizketa liburua aurkeztuko du urriaren 5ean (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan eta 19:30ean Gasteizko Zuloa liburu-dendan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae,

Urr 04 12

Mikel Elorzaren hitzaldia

Mikel Elorzak “Lp bat poema” hitzaldia egingo du urriaren 4an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Florida parkeko kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak