Aza 22 12

Intimitatea Zarautzen

Hanif Kureishiren Intimitatea nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 22an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.

Aza 22 12

Sinplistak, Hedoi Etxarte

Hedoi Etxartek Sinplistak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 22an (osteguna) 11:00etan Donostiako Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 21 12

Arrain abisalak Zarautzen

Xabier eta Martin Etxeberriaren Arrain abisalak nobelaz ariko dira azaroaren 21ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Aza 21 12

Piztiarioak, Txiliku

J.M. Olaizola Txilikuk Piztiarioak liburua aurkeztuko du azaroaren 21ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Aza 20 12

110. street-eko geltokia Hernanin

Iñaki Zabaletaren 110. street-eko geltokia nobelaz ariko dira azaroaren 20an (asteartea) 19:30ean Hernaniko udal liburutegian.

Aza 20 12

Aulki-jokoa Getarian

Uxue Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz jardungo dute azaroaren 20n (asteartea) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Aza 17 12

Txillardegiri buruzko hitzaldia Donostian

Markos Zapiainek Txillardegiri buruzko hitzaldia egingo du Literatura Eskolan azaroaren 17an (larunbata) 10:00etan Donostiako Lluch kultur etxean.

Aza 16 12

Memoria zulatua Donostian

Memoria zulatua poesia errezitaldia egingo dute Idoia Beratarbidek, Isa Diazek, Iker Fernandezek, Oier Guillanek, Alvaro Ledesmak, Oscar Mansok eta Asier Sarasolak azaroaren 16an (ostirala), 19:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Aza 16 12

Bertan goxo, Karlos Linazasoro

Karlos Linazasorok Bertan goxo nobela aurkeztuko du azaroaren 16an (ostirala) 12:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Aza 16 12

Esku hori! Bilbon

Esku hori! ipuin erotikoen bilduma aurkeztuko dute Txalaparta argitaletxeak eta Euskarabila elkarteak azaroaren 16an (ostirala) 11:30ean Bilboko Elkar aretoan.

Aza 15 12

Etxekalte Larrabetzun

Harkaitz Zubirirekin Etxekalte nobelaz berba egingo dute azaroaren 15ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza 15 12

Lotsaizuna Markinan

J.M. Coetzeeren Lotsaizuna nobela aztertuko dute azaroaren 15ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Aza 15 12

Des Egiten Tolosan

Ione Gorostarzurekin Des Egiten poema liburuaz mintzatuko dira azaroaren 15ean (osteguna) 19:00etan Tolosako Bonberenean.

Aza 15 12

Eric Dicharryren perfomancea Baionan

Eric Dicharryk perfomancea egingo du azaroaren 15ean (osteguna) 19:00etan Baionako Euskal Museoan.

Aza 14 12

Twist Lazkaon

Harkaitz Canorekin Twist nobelaz solas egingo dute azaroaren 14an 18:30ean Lazkaoko Gerriko txokoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak